Ezer Berririk Ez

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-12-10 20:51
3

Niri bost pornografiaren zaporea eta filmetan isuritako odola.

Trixtea: Linternak kandelari eman dion ostikoa eta linterna zelan itoko den gerora, bere kabuz.

Italieraren begi urdinak eta gauaren beltza.

Pantailako pixelek harrapatzen ez duten espresio insinuatzaile hori eta harrapatzen dituzten milaka gauza ezgauza.

Letrak eta zenbakiak eta letrak eta letrak. Eta taxuzko ezer ez.

Gogorra: Kontrabandoan ibili behar hori, jakin barik, bihar, zilegi denean, ez zaiola inori interesatuko.

Gose direla diotenak egarri dira. Ez da inor gose, baina, denek diote egarri direla.

Negar egitearen kontu hori ez da hiztegian agertzen.

Mina sentitzeko arrazoiek linealak behar omen dute. Atxiki didazun izerdiak ez du geometriaz ulertzen, ordea.

Inork ez du geometriaz ulertzen.

Nik ere ez.

Sexua parabolikoa da. Plazera maldan behera dator. Doa.

Estratan barna doa hankak oteaz urratuz. Orain artean bezala eta aurrerantzean egingo duen moduan, odoltsu.

Bihar ere iratzargailuak joko du, zurean eta nirean.

Enbor beretik kimu berdinak.

Bizi zirkularra.

Niri bost pornografiaren zaporea.

irati

irati 2008-12-17 15:47 #1

Aukeraketa bat itten beste bide asko atzen utzi behar izaten die ta azken fiñen bizitza hoixe da (besteak beste), aukeraketa etengabe bat. Zuk esan bezela, zer berrik ez!

Ni ez nintzen hegazkiñe bestengatik geitzen duen hoitakoa, bea ez da autobusen sartu ta kristaleko muxuez agurtzekoa. Hoi Hollywood da. Aparrez betetako bañeran xirrik itten ordu bat pasa leike, ordu ta erdi gehienez, baño bizi osoa ez.

i.m.

i.m. 2008-12-17 17:59 #2

errex galdu gaitzakeen zirkulu borobilegia beharbada?

Zemouz Iraitz?

euritan

euritan 2009-01-02 14:42 #3

badakin, beti lez, harriyai bultzaka...

Utzi iruzkina: