Abenduaren zazpia

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-12-07 16:35

Eskuak hautsez zikindu zaizkie.

Lurrak ongietorria egin dio.

Lainoak ez du bazterrik ezkutatu.

 

Arranoa (edo zapelaitza zen beharbada) malkoen lekuko,

lagunak eta ezezagunak,

eguzkia (aspaldiko partez),

bizirik dirauen ahotsa

eta

aurrera darraien historia.

 

Egun bat atzerago geratu da,

apur bat iraganago,

pìxka bat barrurago.

Eta miña isilduz doa,

ahazturaren sendabide antzuaz.

Oraino sendatu nahi ez dugunon kexua geratu da gaur

Agiñako harrien artean.


Utzi iruzkina: