Lehortetik ihesi

...zertan dira ispiluak begiratzen ez diegunean...

... kale kantoiei kiratsa darie, eta zer? ez dut hemendik mugitzeko asmorik. euria ari du. amaraunak tanten ohe dira. etorriko dela esan badu, etorriko da. ardo eta tabako usaina du zure ahotsak. bihar astelehena. oinak bustitzen ari zaizkit. ez dakit ura edo pixa den. amaraunak tanten biktima dira orain. etorriko dela esan du baina,... egidazu txoko bat zure aterkiaren babesean. kale kantoiari kiratsa dario eta, goazen hemendik...


GAUR ERE EZ

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-27 22:58

Kontrabandoa.   Galtzerdi zikinena, begi garbitu gabeena. Aspaldian itxita dirauen tiraderak deiadar egin dizu. Alferkeriaz ez duzu ireki, bertan nostalgia aurkituko duzulakoan.   Hotz dago. Hala ere, lore batzuk jaiotzen tematu dira. Esistentzia koloreztatu dizute, ezin uka. Alferkeriaz ez dituzu bildu, esnaberritasuna ez kakaztearren.   Galtzerdi kirastunek ez dakite izua zer den, ordea, eta goizean goiztik kutsatu zaituzte errealitateaz. Atzoko makillajea garbitzea ahantzita irten zara etxetik. Tiradera zabaldu gabe, loreak ebaki gabe eta izutzen zaituzten beste gau...


EGON SCHIELE

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-27 22:56

 


EDVARD MUNCH

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-27 22:49

                          


PAUSOA

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-21 00:47

Ez ditu eskuak garbitu, baina higieneak itxaron egin beharko du; ilea urratuta dauka, buruari sobera eragitearen seinale; masailak puztuta, begiak gorrituta depresioak edota presioak eraginda; ke usaina dario, garai onak abisatu gabe etortzen direlako; oinutsik aurkitu du egizkiak. Musu ematen ahantzi zaio, denbora lar igaro da...                       ... baina, horrek guztiak ez dio ardura, gaur, bere atea jotzeko pausoa eman duen honetan.


Hogeigarrenez

2
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-16 00:06

Egin putz ilusioei hain urrun irits daitezen berriro.


SOLASA

3
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-01 22:00

Ehizaren xede, baina, ia oharkabean, okela usaina. Eta izerdiarena, beharbada. Ez hitzik, ez soinekorik. Eskua estutu. Mihiak mihiari kosk. Hozkirriz iritxi da komun zulora, eta biraka daroa zurrunbiloak. Kafeteraren orgasmo aromatikoa, lokomotorikoa, rutinarioa. Bukatzean ohartu da hasi omen zela. Gustatu zaio. Izterra ferekatu dio, ileak lerratu, erdigune oraino gorirantz. Zoriontasunaz mintzatu dira une batez, ezjakin, lotsagarri. Inoiz hurreratu balitzaie legez, okelaz asetako sabelbarrenak lagunduko balu bezala. Errezelak intimitatea sintetizatzen. Pertsianaren zulotxoetako argia ...


LAINOAK

1
euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-09-29 19:32

Ez balitz itxaroten ez duten autobus gidariengatik, hizkuntzez ulertzen ez duten pianoengatik, ohe hutsetan jaiotzen diren loreengatik, gelditzen ez diren trenengatik, edalontzietan galtzen diren sudurrengatik, damuak berarekin dakarren goxotasunagatik... Ez balitz gustatzen ez omen zaizkigun gauza horiengatik, sentimentu kriminalengatik, perbertsioengatik, isiltasunak ematen duen gehiegizko boterearengatik, bular izerdituengatik, hodeirik gabeko hegaldiengatik, malkoak kaiolatzen dituzten betileengatik... Ez balitz ganbaran pausatu diren lainoengatik...


ASFIXIA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-08-25 16:41

                    Goxo nindukazun besarkatuta,          goxo hartu ninduzun besoez preso, goxo ito ninduten zure beso-kateek...                  ...burdinazkoak zirela ohartu nintzen orduan.


la carne cubre el hueso y dentro le ponen un cerebro y a veces un alma, y las mujeres arrojan jarrones contra las paredes y los hombres beben demasiado y nadie encuentra al otro pero siguen buscando de cama en cama. la carne cubre el hueso y la carne busca algo más que carne.   no hay ninguna posibilidad: estamos todos atrapados por un destino singular. nadie encuentra jamás al otro.   los tugurios se llenan los vertederos se llenan los manicomios se llenan los hospitales se llenan las tumbas se llenan   nada más se llena.   CHARLES BUKOWSKI