PAUSOA

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-10-21 00:47
1

Ez ditu eskuak garbitu, baina higieneak itxaron egin beharko du; ilea urratuta dauka, buruari sobera eragitearen seinale; masailak puztuta, begiak gorrituta depresioak edota presioak eraginda; ke usaina dario, garai onak abisatu gabe etortzen direlako; oinutsik aurkitu du egizkiak.

Musu ematen ahantzi zaio, denbora lar igaro da...

                      ... baina, horrek guztiak ez dio ardura, gaur, bere atea jotzeko pausoa eman duen honetan.

diasporan

diasporan 2008-10-24 17:40 #1

<br>Etorri egin zaio, konturatu gabe iritsi egin zaio oina mugitzeko garaia, eta sentitu egin du barruan kolpe baten moduan. <i>Eta zergatik ez? </i>pentsatu, eta esan egin du nahi gabe altuan. Oinutsik agian oraingoan, edota begiak gorrituta, edota bihotza ximurtuta... baina sentitu egin du kolpea, eta ia instintiboki pausua ematea egokitu zaio. <i>Egin egin behar dut ba.</i><br><br>(hitzak, irudiak eta esanahiak manipulatzea zilegi bada behintzat, hortxe nere erantzuna...)<br>


Utzi iruzkina: