Ez dakit

euritan 1456132432987 Lehortetik ihesi | 2008-11-23 18:55
3

Gustatu zaidala, eta denboraz justu nenbilela esan nuen alde egin aurretik. Ez. Ez zitzaidan gustatu, ez nuen beste eginbeharrik bart gauerako, eta, ez nuen alde egin gura.

Batzuetan, beharrezkoa da, ordea.

Eta esangabe uzten dudan guztia ulertuko duen norbaiten zain geratu nintzen berriz, ia era inkonstientean.

"Asfaltotan urratu nahi dut bizkarra zure sabelaren presioaz.

Izterrak estutu nahi duzkizut nahi dudan bezala hitz egin diezadaten.

Bizkarra eman nahi duzut atzetik etorriko zarenetz axolagabe.

Berandu dela esan nahi duzut, ea behingoz ulertzen duzun zurekin nagoenetan denbora zer den ahanzten dudala."

Baina, badakit hori guztia egindakoan ere, hormak esandakoaren gainean eraikitzen jarraituko dugula, ez esan nahi izan genuenaren gainean. Horregatik dihardut isil-solasean, inkonstienteki zai bezala.

Eta ez dakit zu ote zaren...

Sugoi

Sugoi 2008-12-05 22:20 #1

Izugarri polita... boteretsua, potentea... ez dakit nola esan..<br>

diasporan (ia)

diasporan (ia) 2009-01-09 18:17 #2

<P>"Eta esangabe uzten dudan guztia ulertuko duen norbaiten zain geratu nintzen berriz, ia era inkonstientean."</P>
<P>Eta bakardadeak kalean doazen barru hustu honetan eta hartan eta beste hartan bizilekua topatu duen arren, eurek ez dakite elkarren berri, eta pausu bakartiz zeharkatuko dituzte karrikak beste behin ere, aurrean dutenari entzungor eginez, aieneak disimulatuz eta disimularaziz.&nbsp;Ia era inkonstientean.</P>
<P>Muxu1.&nbsp;&nbsp;</P>

euritan

euritan 2009-01-10 12:24 #3

Bizi-legea da...


Utzi iruzkina: