Oporrak hartzea onuragarria dela denok dakigu. Izan ere, gorputzarentzat eta garunarentzat mesedegarria da erlaxatzea, lo egitea, kirola egitea eta erlojurik gabe bizitzea. Nik gustuko ditudan oporrak honelakoak izan behar dira: Aktiboak: oporretan gorputza mugitzen dugu, paseotxoak ematea, igeri egitea, edo bestelako kirola egitea ondo baino hobeto datorkio urte osoan sofa gainean edo bulegoko aulkian herdoiltzen egon den gorputzari. Bulegoko lanak egiten ditugunok, batez ere, gorputza mugitu behar dugu. Mugitze horrek energia berriak sortarazten dizkigu, sasoian mantentzen gara, eta...


              Iazko uztailean etorri zen Euskal Herrira, Getxoko Jazzaldira hain zuzen, China Moses kantaria. Eskuan kopa bat ardo beltz eta aurpegian irribarre zabala atera zen eszenatokira. Luze hitz egiten zuen abestien tartean, lar batzuentzat, anekdotak eta burutazioak gatz eta piperrez kontatuz. Halako batean bizitzak aurrean jartzen dizkigun ataka zailen aurrean hartu beharreko jarreraz mintzatu zen eta horrelako larriuneetan berak zer egiten duen esan zigun: kopa bat ardo eskuan hartu, sofan eroso eseri eta itxaron... ha...


Oroipenak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-10-31 20:23

Pasa den astean, oraindik izugarrizko hotza egiten ez zuenean eta kalez kale oso lasai ibiltzen ginenean, taberna batean bat-batean lagun batekin topo egin nuen. Orain dela 10 urte atzerrira joan zen lan baten bila. Alemanian ezkondu zen eta bi seme-alaba dauka. Gazteagoak ginenean ia egunero elkarrekin geunden, bai institutuan bai bere gurasoen etxean. Astean zehar elkarrekin etxerako lanak egiten genituen eta asteburuetan jai batzuetan elkarrekin oso ondo pasatzen genuen. Baina gero, unibertsitatera ailegatzean, elkarrekiko harremana galdu genuen. Egun hartan denbora luze hizketan pas...


    Bai, lagunok, Jozulin oporretara doa. Aurten ez dizuet ipuinik lagako, ezta esaerarik ere; oraingoan asmakizun ttikia -klasiko bat- proposatzen dizuet iraila bitartean hemen pausatzen zaretenoi: Jozulinen anatomiaren zati bi hauek zer dira? Ipurdia ala ukondoa? Get your own Poll! Bueno, familia, ahal bezain ondo pasau, Jozulin badoa gehien maite duena egitera!  


(Oporretan Huescara joango naiz, mendira) Abuztua heltzear dago eta oporretan pentsatzen ari naiz. Eta zuek? Badakit krisiarekin ez dela ideia on bat. Eta gainera, Rajoyk berri eman dituen murrizketekin gure egoera (herritarren egoera) gero eta zailagoa izango da... Baina oporretan pentsatzea egunean zehar momentu onenentariko bat da. Diru gutxirekin eta lantegian ERE batekin, nire helbidea ez da urrun izango baina oporrak beharrezkoak dira, nire ustez. Adibidez, nire kasuan beti bezala karabana hartuko dugu (nire bikotearekin) eta kanping batera joango gara. Orain dela urte batzuk ez gare...


                  Txakurra izan duen edonork daki zenbat salto, jirabira eta dantza egiteko kapaz den txakur bat janariaren platerarekin azaltzen ikusten gaituenean. Gero, sarritan, behin jana lurrean eta bere esku -aho- utzita, zenbatetan ez ote du txakurrak usain-usain egin, miazkatu agian, eta geroko utzi. Harritu egiten gara gu: ez zen, bada, hain gose?           Eduard Punset eta Robert Sapolsky-k ere gogoratzen dute hau elkarrizketa honen amaiera aldera: Pasto...


Gehienok aurreko bi asteetan oporretan egon zareten bitartean, Xerezade lan eta lan ibili da inurritxo baten moduan, istorio fardelak lepoan kargatzen, apaletan ondo sailkatzen eta txukun-txukun jartzen gero zuei esateko. Neka-neka eginda dago eta orain tartetxo baten premia dauka indarrak berreskuratzeko. Baina ez kezkatu, laster batean berriz ere izango da zuekin mila ipuin eta bat gehiago kontatzeko. Bitartean, bi poema uzten dizkizue, biak praktiko baino praktikoagoak, jakituriak libre egingo gaituela uste baitu. Lehena, "Pikua", D. H. Lawrencerena da, eta fruta hori behar bezala j...


Abuztuan Xerezade mundua ibiltzera joango da ipuin gehiagoren bila eta zakukada bete ipuinekin bueltatuko da irailean. Laster arte!!


Tradizioari jarraiki, Jozulin oporretara doa. Iaz twitterrekin utzi zintuztedan, iaz aurrekoan Esaera zabarrak eta astotitzak eduki zenituzten egunero (hemen denak bilduta) eta aurten... ipuin bat.Izenburua du "Aldi gaiztoan" (Refranes y Sentencias 107. Aldi guextoan jayo doa hofpe gextocoa) eta pertsonaia batzuk ezagutuko dituzue hemendik. Hamar atal izango ditu eta agian -oraindik ez dakit, idazten nabil- epilogoa.Abuztuan argitaratuko da, automatikoki, astean bitan. Beraz, hilaren 1ean, 4an, 8an, 11n, 15ean, 18an, 22an, 25ean eta 29an irakurri ahal izango dituzue lehen bederatzi atalak; ...


Ezer

2
euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2011-06-18 22:51

(Hondartza honetan egon naiz nire bikotearekin)   Oporrak edukitzea onena da. Aste bat. Ez da beharrezkoa denbora gehiago berriro ondo egoteko, gehiago jateko, gehiago lo egiteko, sexu gehiago edukitzeko…. Gaur itzuli naiz. Oso pozik. Berriro familiarekin eta lanera. Baina inork ez dit galdetu oporrei buruz. Zergatik? Ez dut ulertzen. Nire aurpegia hobeto dago, nabaritzen da. Ez naiz hain nekatuta. Baina lanera ailegatzean, konturatu naiz jendea haserretuta dagoela. Inork ez du hitz egiten. Sartu eta gero, lankide batek ez du ezer esaten, ezta “kaixo” ere. Harrituta nago, benetan. Ez ...


Sekula imaginatuko ez nukeen efizientzi eta erosotasuneko garraio publikoa, tulipan koloretsuz betetako zelaiak, ipuin batetik ateratakoak diruditen errota txikiak, zuk eskerrik asko esan aurretik ez horregatik esaten dizun herria zuk eskerrak eman ostean, berriz ere ez horregatik esateko. Inoiz ikusiko ditudana baino masaje txinatar lokal gehiago kale bakar batean nola ez, happy ending eta guzti. Jatetxe txinatarrak, korearrak, pakistandarrak, australiarrak, italiarrak, turkiarrak, espainiarrak... Bertakoen sukaldea ordea... usaindu ere ez. Jendea aztoratzen duen soinuak besterik er...


Urtarrilaren 2an egin genuen urteko lehen bilera. Oporretan bai, baina baita lanean hasita gaude dagoeneko!!Zintzilik ditugun lanak errepasatu genituen: aktak, argazkiak...Gero, informazioa trukatu: egingo ditugun lan saioak (Euskal Mapeko Mikel Lizarralderekin eta Enekaren lehengusuarekin) eta pendiente ditugun bisitaldiak ala elkarrizketak: Jon Alvarez, Fatronikeko Borja Bonail, Barakaldoko Asier Arranz...Gainera, pentsatu dugu  robotaren diseinua eta programazioa gehiago landu behar ditugula. Horretarako Beñatekin eta Arizmendikoekin egon beharra daukagu. Derrigorrez.Uste dut eguner...


Oporrak opor

No profile photo GURELprototype | 2010-12-26 11:00

Egia da  Zamudioko lehiaketaren tentsioak bere ordaina eduki duela. Sailkatuak  eta sarituak izanaren poza eta  eskolako lanak, gripeak  eta oporrak hartu beharra batera etorri dira.Egun batzuk libre hartzea erabaki dugu.Hori egin aurretik, Santamasen inguruan, Beñatekin egin genuen berba jakiteko nola ikusten duen  lanari batera ekitearena. Beti bezala, Arizmendiko entrenatzailea laguntzeko prest. Urtarrilaren lenenetan  egongo garela gelditu ginen.Horrezaz gain, Euskal Mapakoekin jarri ginen kontaktuan. Tagzaniakoei idatzi eta gurekin egoteko presta dagoela e...


Aurten ere badoa Jozulin oporretara eta, aspaldi hartatik ez dudanez idazkera batere hobetu, ez dut berriro idatziko ;-) Eta besterik gabe, ohiko programazioa itzuli artean, Twitterrekin utziko zaituztet. Ondo ibili! new TWTR.Widget({ version: 2, type: 'profile', rpp: 4, interval: 6000, width: 'auto', height: 300, theme: { shell: { background: '#c9600a', color: '#ffffff' }, tweets: { background: '#f57f18', color: '#0a010a', links: '#823f08' } }, features: { scrollbar: false, loop: false, live: false, hashtags...


  Bakardadea gauza tristea da gero! Mundu guztia lanean, eskolan; lagunik ez inguruan. Eta norbera oporretan bakarrik, bakar-bakarrik... snif! Eta gaurko egun sargoritsuarekin bakarrik egoteko non hobeto hondartzan baino?         Ta, zer? Inbiria apur bat eman dizuet? Bai? Tira ba, horixe zen helburua.   Eta nire izena madarikatzen duzuen bitartean -(;-) begiratu argazki honi. Nolakoak garen...      


Bagatoz. Apurka-apurka. Gehiegi nekatzea ere ez da komeni-eta. Hasi bitartean, eta <ironic> publiko zabalak hala eskatuta </ironic>, azken berrogeitazazpi egunetan agertu diren "Esaera zabarrak eta astotitzak" denak batera. Horra:"Gogozko tokian erdiak ustel." "Eguzkia nora nagiak hara." "Errementariaren etxean hagin zorrotza." "Txoria lumatik, idia adarretik, gizona zakiletik." "Orhiko txoria beti lantsu.""Sentensias y Reflanes, 262: Gorrotoa guchica guchica metatu doa.""Sentensias y Reflanes, 301: Eguic on baya beguitu non.""Sentensias y Reflanes, 303: Ecandu ganorazcoa n...


St. Julianeko apartamentura iritsi eta topatu genuen lehen biziduna arratoi baten tamainako labezomorro eder bat izan zen. Erratz batekin kolpeka ibili eta nondik demontre atera zen asmatu ostean, zuloa komunerako paper bustiarekin bete eta parean gure diskoteka martxan jarri genuen. Lan ederra egin du nire iPod maiteak hamar egun hauetan zehar baina historiarako geratuko den bakarra, hauxe. Interneteko friki guztiak astindu eta lanean jarriko dituen modalitate berria asmatu zuen gure DJ Cocinas handiak! Air Plates jarri diogu izena eta hementxe duzue esklusiban mundu osoan egin d...


Azkar ari dira pasatzen oporrak eta azkarrago pasa ziren Maltako 10 egunak. Ederki ibili gara Malta osatzen duten hiru irla nagusien artean; Malta, Comino eta Gozo. Denetik egin dugu bertan; parranda, turismoa, txomingerismoa, jan, edan eta barre… barre asko.   Kronika hauetan zehar herrialde honen inguruan ikasi dugun guztia (ez da gehiegi izan) kontatuko dizuet eta oporretarako leku gomendagarria dela argumentatzen saiatuko naiz. Hasteko (oraindik nagitxu nabil…) Maltako trioaren argazki batekin uzten zaituztet eta aurrerago joango naiz Valeta, St. Julian, Mdina, Mosta, Victoria edo ...


Irudian, astohitza. Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.Jende askok galdetzen dit ea zer esan nahi duen ("tradúcemelo") eta euskaraz dakigunon artean ere, bakoitzak bere irakurketa propioa egiten du.Beraz, deialdi bat egin nahi dut hemendik, ASTOHITZAren itzulpen eta interpretazioak biltzeko.Biziki eskertuko nizueke berba palindromiko hauen erdaretarako itzulpenak, hala nola, ASTOHITZAren inguruko ulerkerak orohar. Ekarpenak bi modutan egin ditzakezue, alde batetik, blog honetan, mezu honi erantzunez, eta beste batetik Twitter bidez, #astohitza etiketa erabiliz.Mezua bidaltzen duzueno...


Oporretan ere ikasi Jozulinekin Gaurko esaera:


Lagun maiteok:Buf, buf, buf! Lanean baino estresatuago oporretan, eta ez bakarrik oraintxe bertan aspiradora (*) pasatzen nabilelako izerdi patsetan. Sustatu CS-ko kronika ere idazteko alpertuta, oportuta... Beste batzuek idatzi dute neuk egin nezakeen baino hobeto: Sustatuko Luistxo eta Josu Mendi-so-cutek, Ibanek bertatik, Leirek eta nire idoloak ere bai (piropo eta guzti, gainera).Aurten baina, ez zaituztet bakarrik lagako oporretan. Bihartik aurrera eta egun guzti guzti guztietan (teknikak ez badu hutsik egiten, behintzat) esaera apokrifo bat izango duzue irakurgai.  Marketin apur ...


Goiz ibili gara eta azkenean ez da garestiegi atera. Udarako plana egina dago eta dagoeneko joateko gogoz nago... Malta, bagoatz! PD: Garagardoa beraiek asmatu zuten ezta? ;)


Nagiaz

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2009-01-08 16:34

“Asko pentsatu, gutxi hitz egin, gutxiago idatzi.”                                              Italiar esaera                                            ...


Zalantza

1
jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-10-01 19:17

Baina,pailazoek erebehar al dituzteoporrak?


Ondo egon dira oporrak, ondoegi, aukeran, martxa behar bezala hartzeko orain. Denbora gehiegi xahutzen dut Facebook madarikatuarekin. Labea hondatuta daukat, eta Fagorreko zerbitzu teknikoak ez du deitzen. Nire word programako euskara zuzentzailea txoratu egin da, eta espazio guztiak marra gorriz betetzen dizkit. Nire begiak ere ez dabiltza fin: miopiak gora egin dit (4,25 begi bakoitzean) eta orain gainera astigmatismoa ere aurkitu didate (dioptria bat eskuineko begian). Hauexek dira neure penak. Ikusten duzuenez, ezin gehiegi kexatu. Ongi etorri berriro ere txoko honetara.