Euskaldunberri naiz

Egunez egun euskaraz!!

    Gaur goizean berri on bat entzun dut. Irratian izan da. Gozaltzen ari nintzen bitartean, berri on bat jaso dut eta horri esker ez nuen espero holako eguna gaurkoa. Uste baino hobea izan da pozik nengoelako.   Zaragozan pertsona bat langabezian urte bat baino gehiago egon bada, baliteke hiru eurogatik egunero bazkaltzea hiriko jatetxe batzuetan. Menua ez da izango desberdina. Hau da, langabezian dagoenak bazkalduko du gainerakoei eskaintzen dizkieten plater berdinak.   Badakigu honek ez dela irtenbidea. Langabezian daudenek lanpostu bat lortu nahi dutelako. Etxebizit...


“Erantzunak eman baino, ateak irekitzen dira” Arrakasta handiko eleberria honek, Antzararen bidea-k, bi gertaera latz kontatzen ditu, Lisaren semea 2003an Saloun hil da bat-bateko eztanda batengatik, berak jarri behar zuen bonba bat prestatuz. Eta bigarren ildo batean, 1936ko gerra garaiara egiten da salto, Nafarroako Erriberara, eta gertatutako gorrien hilketak ezagutzen ditugu irakurleok Jesusen laguntzari esker. Antzararen bidea-rekin irakurleok gonbidapen oso berezi bat jasotzen dugu indarkeria politikoak eragindako minean (Lisaren minean, Jesusenean), horien errudunta...


Gabonetako opariei buruz pentsatzen ari bazarete, gomendio bat. Euskarazko liburu bat: “Gasteizko hondartzak”. Xabier Montoia. (Susa, 1997) “Ikatza bezain beltz”(ipuin hau “Gasteizko hondartzak” liburuan irakur daiteke)Ipuin hau Xabier Montoiak idatzia da. Gasteizko idazle honek Gasteizen gerra garaian gertatu zen gertaera bat erabili du istorio hau sortzeko (1937. urtean izan zen, hegazkin bat Plaza Berrian erori zen). Nerabe homosexual baten istorio hunkigarria eta interesgarria da. Gaur egun oraindik sexu bereko pertsonen arteko harremana kontatzea zaila bada, imajina ezazue nolakoa iza...


Orain dela hilabete batzuk “Berria” egunkarian asperdurari buruzko iritzi artikulu interesgarria irakurri nuen. Atzo berriro gogoratu nuen. Lagun baten semeak ez daukalako jolasteko denborarik. Horrela esan zidan, nire etxean bere ama itxaroten ari ginela. Bitartean, bera kiroldegian 'GAP' edo 'Body Combat' edo 'Body Pump' egiten ari zen. Idurre Eskisabelek iritzi-artikuluan kontatzen zuen orain dela urte batzuk aspertzeak ez zeukala ezezko konnotaziorik gazteen artean. Ez zien axola asko uda pasatzeak kalean, banku batean eserita lagunekin solasean. Batzuetan aspertzen ziren baina ez zeu...


¿Nork esan zuen gezurra esatea txarra zela? Bizitzan zehar gezurra beharrezkoa da, batez ere egunerokotasunean beste pertsona bati mina ez egiteko edo arazo gehiago saihesteko. Gezurra ez esatea ezinezkoa da. Baina desberdintasun bat dago: asmo txarrik gabe egiten bada ala ez. Adibidez, idazle batek istoriak asmatzen ditu. Istoria horiek ez dira errealak, baina bere asmoa ona da. Bere lana da literaturarentzat eta kulturarentzat. Beste pertsona batzuek, ordea, istoriak sortzen dira mina egiteko. Gainera, gezurra mota asko daude: mehatxu baten kontra babesteko, prestigioa edo ospea ez ga...


Oroipenak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-10-31 20:23

Pasa den astean, oraindik izugarrizko hotza egiten ez zuenean eta kalez kale oso lasai ibiltzen ginenean, taberna batean bat-batean lagun batekin topo egin nuen. Orain dela 10 urte atzerrira joan zen lan baten bila. Alemanian ezkondu zen eta bi seme-alaba dauka. Gazteagoak ginenean ia egunero elkarrekin geunden, bai institutuan bai bere gurasoen etxean. Astean zehar elkarrekin etxerako lanak egiten genituen eta asteburuetan jai batzuetan elkarrekin oso ondo pasatzen genuen. Baina gero, unibertsitatera ailegatzean, elkarrekiko harremana galdu genuen. Egun hartan denbora luze hizketan pas...


Aldaketak

euskaldunberri 1456132475626 Euskaldunberri naiz | 2012-09-27 22:46

Aldaketak ez dira txarrak. Ez dut uste, beno egoeraren arabera. Hasieran urduri pixka bat jartzen gaituzte baina denbora pasa ahala, moldatzen gara. Aurreikuspen baikorregia? Adibidez, lanpostu berri batean hastean (nahiz eta gaur egun egoera hori oso arraroa den), bat-batean langabezian geratzean, jende berria ezagutzean edo etxez aldatu eta gero. Edozein pertsonaren bizitzan aldaketak gertatzen dira eta onena da egoera berriari ikuspuntu baikorrarekin aurre ematea. Bakarrik aholkuak dira. Urtaro berriarekin, nire bizitzan aldaketa batzuk agertu dira. En nituen espero. Batzuk, onak izan ...


Barre egiten duen jendearekin denbora pasatzea gustatzen zait. Zoriontsua den jendearekin. Edozein arazori buruz egunero hitz egiten duten pertsonekin lan egin behar dut eta oso aspergarria da. Beti gai berdinak erabiltzen dituzte edozein elkarrizketan: langabezia, ikasten eta lan egiten ez duten gazteak, bizimoduaren garestitzea,... Bai, arazo horiek gure errealitatean daude, gure bizitzan, gure familian... baina ezinezkoa da zoriontsua izatea bakarrik arazoetan pentsatzen bada. Adibide bat adieraziko dut. Nire lankide bat goizero bulegoan agertzen da eta ez dio ezer, ez “egunon”, ez “kai...


(Oporretan Huescara joango naiz, mendira) Abuztua heltzear dago eta oporretan pentsatzen ari naiz. Eta zuek? Badakit krisiarekin ez dela ideia on bat. Eta gainera, Rajoyk berri eman dituen murrizketekin gure egoera (herritarren egoera) gero eta zailagoa izango da... Baina oporretan pentsatzea egunean zehar momentu onenentariko bat da. Diru gutxirekin eta lantegian ERE batekin, nire helbidea ez da urrun izango baina oporrak beharrezkoak dira, nire ustez. Adibidez, nire kasuan beti bezala karabana hartuko dugu (nire bikotearekin) eta kanping batera joango gara. Orain dela urte batzuk ez gare...


Euskarekiko harremana ez galtzeko, udan berriro mintzalaguna talde batean parte hartzen dut. Eta ze ondo! Gaur goizean, hamabietan, Gasteizko taberna batean euskaraz hitz egiteko beste pertsona batzuekin geratu naiz. Ez nituen ezagutzen baina hasieratik elkarrizketa sortu da. Esperientzia oso interesgarria da, benetan eta gomendatzen dut. Adibidez, Gasteizen euskaraz hitz egitea Gipuzkoan edo Bizkaian baino zailagoa denez, nire ustez, mintzalaguna proiektua ideiarik aproposena da. Elkar ez ezagutzen genuen bost pertsonak ordu bat baino gehiago elkarrekin egon gara. Eta berriro datorren ast...


euskaldunberri 1456132475626

Euskaldunberri naiz

¿Noiz arte pertsona bat euskaldunberri da? Behin entzun nuen irratian “euskaldunberri” hitza desagertu behar duela. Baina, noiz? Euskaltegian bost urte ikasi dut; aurten lanagatik utzi dut. Baina asko gustatzen zait hizkuntza eta ezin dut euskararekiko harremana utzi. Horregatik, aurten mintzalagun talde batean sartu naiz astean bitan geratzeko taberna batean edo gizarte etxeko areto batean euskaraz hitz egiteko. Eta blog hau idaztea erabaki dut. Helburua da egunez eguneko nire gauzak kontatzea euskara erabiltzen, eta artikuluak irakurtzen dituzten pertsonek zalantzekin laguntzen nautela. Nahiz eta niretzat hizkuntza oraindik zaila izan eta hitz asko jakin ez, egunero ipiniko ditut nire zalantzak blogan. Nahi dudana da euskaraz kalean eta sarean gehiago hitz egitea. Mila esker!