G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Habitat berria lortu dut...zu ere gonbidatuta zaude.


Liburu berria...Eta blog berria!Asteburu ona pasa!


Eskale bat egokitu zaigu etxe azpian, arkupeetan. Ez da eskale konbentzionala: ez da zikina, ez du atzamarrik gabeko eskularrurik, ez diot kartoizko oherik ikusi. Gaztea da, guapoa dela esan daiteke, eta, aurikularrak belarrian, mp3aren konpainian igarotzen ditu egunak. Baina dirua eskatzen du. Edonori. Modu goxoan. Bereziki neskak ditu jomugan. Niri zuzentzerakoan, euskara ere tartekatzen du: "Kaixo, barkatu, oye, una preguntita, mesedez…". Eta galderatxo hori dirurik emango ote diodan izan ohi da. Aurpegi arraroa jartzen diodanez bere egoeraren nondik norakoak azaltzen dizkit, gaztelera ...


Hileko azken asteazkenean azken borrokara gonbidatuta zaude. Joxean Agirre etorriko zaigu Santutxuko Irakurlearen tartera. La lutte finale (Elkar, 2008) bere azken nobela izango dugu hizpide. Hori eta urak ekartzen diguna.Ohiko moduan Arbide kaleko AEK euskaltegian  zain izango gaituzu, 8etatik aurrera.Eta ohi bezala, galdera edo iruzkinik bazenu, baina txaluparik ez Bilbora etortzeko, hemen ere utz dezakezu esateko duzun hori.


Pasa den urteko Ramon Llull saria, katalanezko letretan garrantzitsuenetakoa (90.000 euro, aizue) Najat El Hachmi idazleak eskuratu zuen. El Hachmi Marokon jaioa da, baina zortzi urterekin emigratu zuen Kataluniara (orain 29 ditu). Emakumea, gaztea eta jatorriz, marokoarra: dena dauka letra katalanen Obama titulua eskuratzeko. Katalanez idaztea ez zela berez aukera bat adierazi du idazleak. Bere testuingurua katalana zen, idazten ikasi zuenean, katalanez ikasi zuen. Naturala da berarentzat katalanez jardutea. Katalunian katalana idazten duten immigranteen fenomenoa ez da hain arraroa. Gaur...


Apirila zen eta hala ere elurra ari zuen Istanbulen. Mezkitetan sartzeko erosi nuen pashmina buruan ondo bilduta neraman.Mehmetek gauza interesgarriak kontatzen zizkigun, bere herrialdeari barre egitea gustuko zuen. Begira gizon guztiak, tabernan, lanik ez dagoelako kexuka, eta begira hor emakumeak, lanean egun osoan, gelditu gabe. Guk ere egiten genuen barre. Norbaitek galdetu zion: Mehmet, zergatik daude Turkiako banderak balkoi guztietan zintzilik? Kurduengatik, esan zuen, pasa den astean, beren ospakizun batean, gure banderak erretzen ibili ziren. Eta ezin dugu hori onartu, ezta? ...


Iñaki Encina lagun eta opera zuzendariari elkarrizketa bat egin nion Parisen bisitatu nuenean, pasa den azaroan, eta orain ARGIA astekariak argitaratu du. Iñakiren berri jakin nahi baduzue, sartu hemen edo erosi aldizkaria.Hauxe da bizitzan burutu dudan lehenengo elkarrizketa. Karrerako lehenengo kurtsoan bagenuen Informazio Generoak izeneko ikasgai bat, eta bertan astero genero informatibo bana jorratu behar genuen: kronika, erreportajea, elkarrizketa... Elkarrizketa egitea egokitu zitzaidanean Iñaki Encina berari egitea otu zitzaidan. Garai hartan piano laguntzaile ikasketak egiten zituen...


Unibertsoaren erdigunea Mexiko hirian dago. Zehatzago esanda, bere enparantza nagusian, hau da, Zokaloan. Hori hala da aztekek bertan Tenochtitlán hiria eratu zutenetik. Hernán Cortés-ek profesionaltasun handiz txikitu zuen Moktezumaren hiria, baina enparantza nagusia errespetatu zuen, Nueva Españako erdigune bihurtuz, Mexikoko independentzia gauzatu zen arte. Independentziak eskatzen zuen oroitarria ez zen inoiz eraiki, zokalo bat baino ez zuten zutitu enparantzaren erdian. Laster hura izan zen plazaren izena: zokaloa. Eta ordutik izen bera hartu dute Mexikoko hiri guztietako plaza n...


Ahaztu aurretik, urte berri on guztioi. Zer moduz dena? Elurra-eta? Lana-eta? Nik, Tenerifeko eguzki-dosi oparoarekin hasi dut urtea, beraz, ez naiz kexatuko momentuz.Ahaztu aurretik, agenda bat behar dut. Galduta nabil bera gabe. Elektronikoa baldin bada, hobe. Eta telefonoarekin bateratu badaiteke, perfekto. Zer erosi? Blackberry itsusi horietako bat? Agenda daramate barruan? (Merke daude Movistarrekin, horregatik galdetzen dut).Lagundu, mesedez, 2009. urteari ekin ezinik nabil.Eguneraketa:Joder, post pijoagorik ezin zitzidan geratu. Tenerife eta Blackberry lerro berean. Ni ez naiz horrel...


Oporraldi luuuuuze baten ostean, datorren ostegunean, hilaren 18an, martxan jarriko dugu atzera berriz Mahatserriko Irakurlearen Tartea.Kirmen Uribe izango dugu gonbidatu. Bilbao-New York-Bilbao bere lehenengo nobelaz berarekin hitz egin nahi baduzu, badakizu non egongo garen. Eta ez badakizu, segituan argituko dizut.Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga)Abenduak 18, ostegunarekin, arratsaldeko 20:00etan.Etortzerik ez baduzu, zure galdera edo iruzkinak utzi ditzakezu komentarioen txokoan.Sautrelan elkarrizketatu dute dagoeneko.Eta Beñat Sarasolak Berrian egindako kritikak polemikarako auk...