Xerezaderen Artxiboa

Entzuteko literatura

Kaixo, Xerezadezaleok: Albiste pila dakarkizuegu: 1) Etxe berri batera aldatu gara! Urte batzuk Blogak.com-en goxo-goxo eman eta gero, etxe bat, geurea, hartu dugu, handiagoa, eta izugarri polita. Beraz, aurrerantzean Xerezade.org gunean aurkituko dituzue gure podkasataren atalak, argazkiak, albisteak eta gauza gehiago. Oraindik ez ditugu blogak.com-en genituen atal guztiak blog berrira pasatu, baina apurka-apurka egingo dugu. Edozelan ere, aurrerantzean gure atal berri guztiak hortxe jarriko ditugu. 2) Gure bigarren nobedadea da Xerezaderen Youtubeko kanala ere badugula! Aurrerantzea...


Xerezade isilago ibili da azken aspaldion, eta gaur, aurreko isilunea apur bat berdintzeko, XIX. mendeko ipuingile handienetako baten istoriorik famatuenarekin gatoz: «Mari Gizen», Guy de Maupassantena. Autoreak bi ataletan argitaratu zuen lehenengoz ipuin hau, eta guk ere bi zatitan emango dizuegu. Izan ere, ipuin luzea da, baina lasai: ez zaituztegu itxaroten edukiko, eta bi zatiak batera emango dizkizuegu podkasteko atal berean, bata bestearen ostean entzun dezazuen. Frantzia eta Prusiaren arteko gerra, 1870 inguruan. Hamar pertsona zaldi kotxe batean abiatu dira bidai...


Oraingoan Xerezade bere artxibotik atera da eta Bilbo Hiria Irratiko Eremuz Kanpo saioaren ardura duten bi izaki miragarriekin, Eneko Olazabal eta Xabier Landabidea jaunekin alegia, kolaboratzeko ohore handia izan du. Bertan, topo egin du, gainera, eremuzkanpotarren beste gonbidatu ilustre batekin, Oihan Vega jaun entzutetsuarekin. Izan ere, Txoroen Batzarrak larrialdiko bilera egin behar izan du, kontua ez baita gutxiagorako. Honela dioskute Eneko Olazabalek eta Xabier Landabideak: «[Beste gonbidatua] gaurko saioaren leit motifa bera da. Izpirituan ekarri duguna gurera, ez ba...


ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ Izan al duzu inoiz zeu protagonista ez zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra, ni eta zu eta beste hura, denok izatea aldi berean unibertsoaren erdigunea? Eta hori egia ez bada? Eta zein da egia? David Foster Wallacek kontatzen dizu zein den bere ustez letra larriz idatzi beharreko Egia. Entzun Xerezaderen Artxiboan David Foster Wallace-ren "Hau ura da". Itz.: Danele Sarriugarte


Euria da, haize zakarra dabil eta gu ere hala gaude barrutik. Xerezade triste dago, lagun bat joan zaiolako. Lagun horri esker jaio zen Xerezaderen Artxiboa, Bilbo Hiria Irratiko ateak eta bere besoak eskuzabal ireki zizkionean. Eta Xerezadek badaki lagun horri gustatuko litzaiokeela guk lanean jarraitzea, beti aurrera, istorioak kontatzen, euskaraz kontatzen. Beraz, ez diogu huts egingo. Hemen gaude, kontatzen jarraitzeko prest, Mieltxo Monfort gure adiskidea gogoan. Eskerrik asko, Mieltxo: gure artxiboko ipuinik ederrenak zuretzat. *** Gaurko atala berezia da, autoreak berak jarri bait...


  Urte berriaren hasierakin, Xerezade Hector Hugh “Saki”rengana joan da hitz aspertu bat egitera. Bere lagun Clovis Sangrailekin aurkitu du tetxo bat hartzen portzelanazko kikaretan. “Aizue, zer moduz Gabonak?” galdetu die Xerezadek xalo-xalo. “Hara”, esan dio Clovisek, kikara platertxoan delikadeziaz utzi eta gero: “Gabon Gauean New Yorken jatetxe batean afaltzen bazaude, zilegi da, eta horixe espero da, `Garai Zaharrengatik´ abesten hastea sekula ikusi ez dituzun eta berriz ikusi nahi ez dituzun ezezagunen eskutik helduta. Baina best...


Batzuetan, espero ez genituen eginkizunak gure gain hartzea tokatzen zaigu; ezohiko zirkunstantziek ezohiko jokabidea eskatzen omen dute. Baina, zer da ezohikoa? Gaur, Xerezaderen Artxiboan Philip K. Dick eta "Elfoen erregea". Itzultzailea: Aritz Gorrotxategi Sarrera eta ahotsa: Ana Morales Edizioa: Jasone Larrinaga Atala jaisteko sakatu hemen eskumako botoiaz.   Doinu guztiak freesound. org webgunetik hartukoak, amaierako abestia izan ezik:   "Nigth Fairies", Brandon Fiechter. Albuma: Ancient Legends. <  


  Gaur Xerezade antzinako Txina urrunera joan da Joseba Sarrionandiaren eskutik, "Enperadore eroa"ren istorioa entzutera. Bi indar aurrez aurre: enperadorea eta artista, boterea eta sormena, agintea eta askatasuna. Eta Su Tao, ehulea eta gidaria. Atala jaisteko sakatu HEMEN eskumako botoiaz.       MUSIKA (kanta, artista) 1.- "Chinese Road", Olga Scotland 2.- "Chinese Market" (gong soinua), Square Meters 3.- "Oriental", Celestial Aeon Project 4.- "Sentimental", Celestial Aeon Project 5.- "Inspiring", Celestial Aeon Project 6.- "Oriental", Pamani 7.- "Blues for You",...


        Amerikako Estatu Batuak, XX. mendeko 70eko hamarkada. Bisita bat: aspaldi kanpora ikastera joandako alaba nagusia bere jaioterrira itzuli da ama eta ahizpa gaztea ikustera.   Bi belaunaldi, bi mundu, bi hizkera, eta nola eguneroko gauzek batzuetan eguneroko izateari utzi eta bestelako esangurez betetzen diren, ez beti onerako.     Xerezaderen Artxiboan Alice Walkerren "Egunero erabiltzeko".   Sarrera eta itzulpena.: Ana Morales Edizioa: Jasone Larrinaga Irakurleak: Danele Sarriugarte, Oihenart Garai eta Ana Morales.   ATALA JAISTE...


        Udako egun luze, nagi eta urrekara hauetan Xerezaderen Artxiboan konplimenduak egiteko gogoa sortu zaigu, horrela, hargatik, eta laguntza eskatu diegu gure bi laguni: Margaret Atwood andreari eta Angel Erro jaunari. Margaret Atwoodek “Emakume ergelak” izeneko testua eskuratu digu jentilki: zer antzekotasun daukate Evak, Txano Gorritxok eta Bibliako bost birjina tuntunek? Margaret Atwoodek horren argiak ez diren emakumeei egiten die gorazarre, haiekin omen dauzkagun zor handiengatik. Kontuz baina: makurtu burua, Atwood andreak norabide guztietara ...


xalp 1456153742814

Xerezaderen Artxiboa

Gure literatur podcastean Xerezadek belarrira esango dizkizu nahi dituzun kontu guztiak: ipuinak, kontakizun laburrak eta luzeak, bai eta fikziozkoak ez diren testuak ere. Mundu osoko idazleen lanei ahotsa ipiniko die euskaraz, eta edonon eta edonoiz entzuteko moduan jarriko dizkizu. Literaturaz gozatzeko aukera. Itxi begiak eta entzun…


HARPIDETU!!!

Podcast hau egiten dugu Jasone LARRINAGAk eta Ana I. MORALESek Bilbo Hiria Irratiko estudioan.

Gure saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 5:00etan

Mila esker GREGO HERNÁNDEZ PIRISi bere laguntza eta aholku teknikoengatik