Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

Eguberri garaian sartu gara. Erosteko, erosteko, jateko eta gehio erosteko garaia, alegia. Baina,  "Kontsumismoaren hatzaparretatik ihes egiteko" Altsasuko Gazte Asanbladak eta gazte erakunde batek kontsumismoaren aurkako kanpaina martxan jarri du astebururako. "Gabonak jai zoriontsuak bezala saldu nahi izan dizkigute baina eredu kapitalista honen beste adierazpen bat besterik ez dira". Horregatik, bihar, abenduak 22, Altsasuko Gaztetxeak 18:30etik aurrera herriari zuzendutako kontsumoaren aurkako Merka-Trukea hartuko du. Merka-Truke honetan parte hartzea oso erraza da. Gauza bat erama...


Amalurra Defenda dezagun lelopean Abiadura Handiko Trena (AHT) gelditzeko ekimenekin jarraituko dute hila honen 29an mendi martxa batekin.Sakanako Gazte Asanbladak antolatutako Altsasun egin zen burrunbaren ondorioz eta Euskal Herriko beste hainbat herrietan egindako mobilizazioetan zein Arrasateko manifestazio nazionalan argi geratu zen herriak nahi duena edo behintzat herriaren erabakia kontuan hartzea nahi dutela.Arrasaten Sakanako errepresentazioa egon zen ere. SaGAk autobusak antolatu zituzten Arrasatera joan ahal izateko. Euskal Herriaren ahotsa inoiz baino ozenagoa izateko. Oraindik ...


Garraxi irratia orain dela hamar urte sortutako Altsasuko irrati librea da. Irratia egiteko hainbat ekimen egin behar izan zituzten Gazte Asanbladakoek dirua lortzeko. Azkenean, Gaztetxearen beheko solairuan irratia sortu zuten. Irrati librea sortuta, webgunea egitea ere erabaki zuten, baina orain dela asko berritzen ez zutela. Baina, aste honetatik aurrera www.sindominio.net/garraxi orrialdean garraxi irratian entzundako edukiak eta saioak ikusteko aukera izango da. Hortaz aparte, iritzia emateko eta web orrialdea hobetzeko proposamenak egin ahal izango dira ere. Garraxi orain dela bi urte...


Askotariko ekimenak izan dira arazo hau gelditzeko baina politikoen erantzuna kontrakoa izaten ari da behin eta berriro, edo hobe esando, beste aldera begiratzen dute AHTk ekarri ditzaken arazoak ikusi nahi ez dituztelako. Herriak zatitu, mendiak apurtu, ingurugiroa zikindu... baina halere proiektuarekin aurrera jarraitzen dute.Abiadura Handiko Trena behin betiko gelditzen ahalegintzeko, gaur, abenduak 14, Euskal Herriko Gaztetxeak eta Gazte Asanbladak mobilizazioak deitu dituzte herrietan. Bihar, Arrasateko herriko plazatik 5etan aterako da Manifestazio Nazionala AHT Gelditu! Elkarlanak an...


Polizia Forala Altsasun egoitza eraiki zuten momentutik Guardia Zibila eta Nafarroako poliziaren arteko nagusipena eztabaidatzen ari dira eta horretarako errepresioara jotzen dute, ezagutzen duten arma bakarra.Atzo, azekeneko hilabeteetan bezala, Guardia Zibilak euren patrolak herriko Foru enparantzan utzi eta identifikazioak egiten hasi zirela komentatu zen. Normala denez, beste alditan redadak izan zituzten tabernetan berria zabaldu zen. Zorionez, alarma faltsua baino ez zen izan eta ez ziren ordu erdi baino gehiago egon eta geratzen zaigun askatasunaz disfrutatu ahal izan genuen.Noiz art...


Gabon ospakizunetarako bi aste geratzen dira. Altsasuko Gaztetxeak jai hauen atzean dagoen kontsumismoa salatzeko trukatzeko merkatua egiten zuen. Bertan, edonor erabiltzen ez zuen edozer gauza eraman ahal zuen eta merkatuan saldu edo beste zeozerrengatik aldatu. Momentuz ez didrudi aurten merkatua ospatuko duten.Dena dela, badirudi Gabonetako egun garrantzitsuenetan kontzertuak egongo direla nolabait kontra-ospakizuna egiteko.


Konstituzio Espainiolaren 47. artikulua etxebizitza duinaz hitz egiten duen eskubidea dela badirudi eta horregatik Altsasuko kaleetatik 47 zenbakiarekin hainbat kartel jarri zituzten (eskerrik asko gaztea zure erantzunagatik eta beraz informazioagatik).Beraz, nola zergatik ez da ospatzen konstituzio eguna gazte eskolak ospatuz eta gero Espainiar konstituzio bera erabiltzen da gure eskubideak aldarrikatzeko?Egia da etxebizitzaren gaia Euskal Herrian arazo nahiko larria dela bestetan aipatu bezala, baina Euskal Herrian bestelako aipamenak erabili behar dira horren alde joateko. Adibidez, Giza...


Gaur, abenduak 6, Espainiar Konstituzioaren urtemuga ospatzen da. Euskal Herrian inposatu zaigun jai bat da eta horregatik Altsasuko LH insititutoan Sakanako Gazte Eskola eskola izan da festa eguna inposatua dela aldarrikatzeko.Eskola alternatiboa goizako 1oetan hasi da bideo emanaldi batekin. Ondoren, Altsasun ez dakiten zer den Bolognari buruzko hitzaldi bat izan da. 12tan auzatea izan da eta orduerdi beranduago AHTri buruzko hitzaldia. Bukatzeko, ordubitan, kontzentrazioa izan da Konstituzio Espainiolari ezetz esateko eta jai inposatuak bertan behera uzteko. Izan ere, Altsasuko instituto...


Euskararen Legeak 25 urte bete ditu. Baina ez dugu ezer ospatzeko Euskara ofizialtasunik gabe jarraitzen duelako, gehien bat Nafarroako Foru Erkidegoan. Gainera, Altsasuko Udaletxeak Bai Euskarari ziurtagiritik atera dela jakinarazi du Altsasuko Euskal Herrian Euskaras (EHE). Kaleetatik jarritako kartelen bidez azaldu dute nola Nafarroa Baik ez du euskararen alde ezer egiten eta ziurtagiritik atera den, Altsasuko beste hainbat kolektibok sartzen diren bitartean euskara garatzeko eta normalkuntzarako bidean.Horregatik, Euskal Herriarentzat Euskara inguruko Legedi bakarra eskatzen dute ofizia...


Gaur, abenduak 1, Ziordiko Gazte Asanbladaren 12. urtemuga ospatzen dute. Horretarako 11etan hambietakoa eskainiko dute eta 12tan kalderete lehiaketarekin hasiko dira. Ondoren kaldereteen dastapena egiteko aukera izango da bazkari herrikoian. Arratsaldean, 18ak inguru, Monologoak izango dira gazte elkartean eta gauan, eguna ondo bukatzeko, Desmaskaradas taldearen kontzertua. Sakanako Gazte Asanbladetatik Altsasukoa zaharrenetarikoa da. Ondoren, gazte taldearen eta Gaztetxearen onurak ikustean bestelako gazte taldeak sortzen hasi ziren. Joan den astean, Bakaikuko Gazte Asanbladaren 10. urtem...



Altsasuko Gaztetxea

Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.