Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala


Runba Gaua

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2010-03-09 21:36

Martxoaren 26an, ostirala, RUNBA GAUA izango da Altsasuko Gaztetxean 23:00etatik aurrera. Gaua alaitzeko GERTRUDIS taldea egongo da. Gainera, hemendik aurrera Gaztetxearen prezioak herrikoiagoak izango dira: kaña, kalimotxoa, san migela eta txupitoak euro bat; garagardo katxiak 3 euro...Zatoz gurekin! Etorkizuna autogestioaz eraiki!


Bihar otsailaren 26a, ostirala, Koldo Zuazoren hitzaldia izango da, Gaztetxean 23:00etan.


Martxoaren 13an, larunbata, 23:00etanGARAGARDO GURA ska reggae Gasteiz  ALERTA GORRIA punkoi! Arbizu  DISTURBIO Punk Agurain Eguerdian, Altsasuko Peñek antolatutako Sagardotegia izango da Mojen jimnasioan.


Gaztetxearen aldeko manifestazioa urtarrilaren 30ean izango da. Altsasuko plazatik abiatuko da, 19:00etan.23:00ean Altsasuko Gaztetxean SEGISMUNDO TOXICOMANO eta LEONOR MARITXALAR taldeen kontzertuak egon behar ziren, aldiz, Gaztetxean izandako ezbeharraren ondorioz, Gaztetxearen aldeko elkartasun kontzertuak izango dira eta Olaztiko Maisuenean Gaztetxean izango dira.


Gazteon topaleku izango den web orrialdea jaio da! Ostiraletik aurrera egonen da martxan. Bertan izango dugu Euskal Herriko gazteok elkarren berri jakiteko parada, elkarrengandik ikasteko abagunea. Gure esperientziak trukatzeko gunea izateko helburuarekin jaio da. Gure arteko komunikazio zubiak eraikiko ditugu. Erditu da topatu.info ataria. Zestoan burutu ziren gazte topaketen filosofiari eta ildoari jarraiki gazte mugimenduak egunero aurrera daramatzan borroken erakusleiho izan nahi du atari berri honek. Ikasleek, gazte asanbladek, aisialdi ekintzek, kultur ekimenek, musikariek, independ...


Gaztetxean igandean izandako sute bat aprobetxatuz Foru Poliziek lokala miatu zuten. Dirudienez sutea tximinian sortu zen, eta ez zuen eraikinean bestelako arazorik sortu. Gaztetxean suhiltzaileak egon ziren, eta, behin lana amaituta joan ziren. Orduan, Nafarroako Foruzaingoa Gaztetxean bertaratu zen "informe" bat egiteko. Gazte Asanbladako kideek atestatua lekukoekin egitea eskatu zuten eta, azkenean, poliziak bi lekukoekin sartu ziren, Altsasuko alkatearekin eta gaztetxe kide batekin. Polizia Zienfikoak eta beste bi agentek lokala miatu zuten. Gainera, agenteek zientifikakoei argazkiak at...


Gaztetxean igandean izandako sute bat aprobetxatuz Foru Poliziek lokala miatu zuten. Dirudienez sutea tximinian sortu zen, eta ez zuen eraikinean bestelako arazorik sortu. Gaztetxean suhiltzaileak egon ziren, eta, behin lana amaituta joan ziren. Orduan, Nafarroako Foru Polizia Gaztetxean bertaratu zen "informe" bat egiteko. Gazte Asanbladako kideek atestatua lekukoekin egitea eskatu zuten eta, azkenean, poliziak bi lekukoekin sartu ziren, Altsasuko alkatearekin eta gaztetxe kide batekin. Polizia Zienfikoak eta beste bi agentek lokala miatu zuten. Gainera, agenteek zientifikakoei argazkiak a...


Sorkunek bere ibilbideko hainbat kantu berreskuratu eta moldatu ditu, eta zuzenean sonoritate desberdinarekin eta blues zaharreko errepertorioa aurkeztuko ditu sortutako proiektu berrian. Proiektu berri honen soiltasuna eta biluztasuna ikusteko aukera izango da azaroaren 28an, larunbatean, Altsasuko Gaztetxean 23:30etatik aurrera.Kashbad, Distantzia, Hesiak, Onna, Duna eta Sorkun&Vicepresidentes diskoetako abestiak moldatu eta zuzenean akustikoan aurkeztuko ditu Sorkunek. Hauekin batera, eskola zaharreko Skip James, JB Lenoi eta Howling' Wolf bluesak eta Shemekia Copeland eta Madeleine ...


1990.eko urriaren 5ean Casa de Socorroren okupazioa burutu zen Altsasuko Gazte Asanbladaren 30 kideen eskutik. Gaztetxea sortu zuten. Casa de Socorro etxea Gazte Asanbladaren egoitza bihurtu zen, baina ez hori bakarrik. AGAk Gaztetxea izan aurretik hainbat ekimen eta jai antolatu bazituen, lokalarekin, ekintza hauek biderkatu ziren.  2009ko urriaren 5ean Altsasuko Gaztetxeak 19 urte ospatuko ditu.  19 urte herria itxuraz aldatuz eta kolorez margotuz. 19 urte gazteen etorkizuna borrokaz eta antolakuntzaz koloreztatuz. 19 urte pasa dira baina Gaztetxeak indartsu jarraitzen ...



Altsasuko Gaztetxea

Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.