Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

Altsasuko Feriak izateko aste bat falta denean, Gaztetxeak antolatuko dituzten ekintzetako bati inguruko informazioa atera da. Urtero bezala, eta Altsasuko Festetan egiten duten moduan, Ferietan programa alternatibo bat egingo dute Altsasuko Peñekin batera. Oraindik ez dute programa osoaren berri eman baina momentuz ostiralean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako kontzertua egongo da. Urriaren 19an, gaueko 11etatik aurrera "Orain da garaia!" ("Paremos el TAV!") lelopean Paisos Catalansetik etorritako Net Flanders rock taldea joko du eta ondoren Italiatik etorriko diren TALCO ska taldea. ...


"Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak etxebizitza duin bat izateko eskubidea aitortzen dio mundu guztiari".Gaztetxe gehienak idei honen arabera sortzen dira. Gaztetxeak gazteok leku itxi batean denbora pasatzeko sortzen dira, alternatiba moduan, inguratzen gaituen munduaz pixkatxo bat ahaztutzeko. Baina alternatiba moduan sortzen den guztia gaizki ikusita dago. Horregatik ixten dira hainbeste Gaztetxe. Gaztetxeen itxiera hauen eragileak ez dute ikusten zer nolako laguntza eskaintzen dioten herriari eta are gehiago herriko jende gazteari. Egia da Gaztetxeak okupazioaren mugimenduko adar...


Altsasuko Gazte Asanblada (AGA) 17 urte baino gehiago daramatza astero asanbladak egiten. Gaztetxea sortu baino lehen kalean egiten zituzten eta horregatik eskatu zuten lokal bat non elkartu, denbora pasatu eta gazteentzako gauzak antolatu. Asanbladetatik ikaragarrizko ideiak ateratzen dira, antolatzen dituzten ekintza eta festa guztiak gazteen bilera hauetan ideiatzen baitira. Gaur asteazkena, arratsaldeko 7:30tan (gauzak ez baldin badira aldatu) honetako asanblada bat egingo da eta Altsasuko Feriak hurrengo astean direnez, hau izango da gai nagusia festa guztia antolatu behar delako. Ga...


Atzo bukatu ziren astean zehar Altsasuko Gaztetxearen urtemugaren ospakizunak. Nola ez, atzo, larunbata izanda ospakizun handia izan zen kalderete txapelketarekin, rabiosaren botaldiarekin, txorizoren neurketarekin eta garagardo dorreak egitearekin. Ondoren, arratsaldeko zazpietan Arrebote talde Altsasuarraren debuta izan zen. Gaztetxea jendez beteta egon zen eta adin guztietako Altsasuarrak ikusi ahal ziren. Kontzertuaren momentu batean taldeko baten alaba eskenategira igo eta abesti bat jo zuen bere aitaren taldearekin. Bukatzeko gaueko kontzertu jaia THC talde Iruindarrarekin. Ospakizuna...


Atzoko akatsen zuzenketa: Atzo, Gaztetxearen urtemuga zela esaterakoan, data gaizki jarri nun edo bueno, hizkuntzaren gramatika pixkat apurtu nuen...asik bueno, esatea Gaztetxearen Urtebetetzea urriak 5 edo urriaren 5ean dela eta atzo nahiko gaizki jarri nuen...saiatu nintzen zuzentzen baino ez nekien nola egiten zen eta horregatik ateratzen da erantzuna huts bat baino beno, hemendik zuzentzen dut eta listo.Gaur urteurrenaren ospakizunak izango dira. Gauen kontzertuak egongo dira. Beste urtetan ospakizun ikaragarriagoak egin dituzte bazkariarekin eta urte osoan ekintzak eta egiten baina ben...


Gaur, urriaren 5aren, orain dela 17 urte Altsasuko Gazte Asanbladak haien ekintzak burutzeko lokala bat beharrean eta gazteak herrian bere lekutxoa izateko nahian Casa de Socorro etxe zaharra okupatu zuten. Orain dela 17 urte dugu Altsasuko Gaztetxea eta gero eta egoera hoberenagoan dago. Urteurrena ospatzeko bihar kontzartuak egongo dira, Altsasuko Gaztetxean, noski. THC eta Arreboteren debuta izango dira etxe okupatuan. Urtemuga guztiak bezala, seguruenik ospakizun polita eta arrakastatxua izango dela. Gaztetxearen erara egina. 


Askotan, Googlen gauzak bilatzea gustatzen zait. Nire inguruko gauzak hain zuzen ere Altsasu, Sakana, Altsasuko inauteriak, Altsasuko kintak...eta Altsasuko Gaztetxea. Eta zein da bilatzailearen erantzuna azkeneko hitz hauekin? Bada, ezer gutxi...izan ere, ni dakidanez Altsasuko Gaztetxeak ez du bere web orri propioa eta uste dut herriarengan egiten duen guztiagatik merezi duela bere zatitxoa interneteko Sare handian. Nahiz eta Okupazio mugimenduaren alde egon, Gaztetxeen alde egon eta nola ez Altsasuko Gaztetxearen alde egon, ez naiz asko joaten edo ez naiz erabiltzaile finkoa. Askota...



Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.