Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

Aurten ere Altsasuko Jaien aurreko asteburuan ospatuko da Garagardo Azoka. Gaurtik hasita eta larunbata arte, irailak 7, Zubeztia enparantzan jarritako karpan munduko hainbat garagardo desberdin dastatzeko aukera egongo da. Garagardoekin batera afaltzeko aukera ere egongo da Zubiondo Elkarteak antolatutako festan zenbait denda eta tabernen laguntzarekin.Larunbatean ere, irailak 6, Bixente Goikoetxea "Willi"ri ongi etorri ekitaldia egingo zaio. Ekitaldia eguerdiko 14:30tan hasiko da bazkari batekin. Arratsaldeko 18:00tan manifestazioa izango da "Euskal Herriak askatasuna behar du" lelopean e...


Abuztuaren 30ean Street Baket (3x3) txapelketa antolatu du Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA). Izena emateko Gaztetxean edo altsasukogaztetxea@sakanerria.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz egin ahal da nahiz eta egunean bertan ere apuntatzeko aukera dagoen. Talde bakoitzak 15€ ordaindu beharko dituzte txapelketan parte hartzeko.Street Basket txapelketa arratsaldeko 16:30tan hasiko da Altsasuko Gaztetxean.


Zazpi urteko espetxealdiaren ondoren, Altsasun da Bixente Goikoetxea «Willi» Larunbatean berreskuratu zuen askatasuna Bixente Goikoetxeak eta bere herrikideek lehen harrera egin zioten Altsasura iritsi bezain pronto. Zazpi urte igaro ditu preso Euskal Herritik milaka kilometrotara dauden presondegifrantsesetan. Bixente Goikoetxea «Willi», Altsasuko preso politikoak larunbatean berreskuratu zuen bere askatasuna Estatu frantseseko presondegietan zazpi urtez gatibu egon ondoren. Askatasunak azaldutakoaren arabera, Estatu frantsesak Goikoetxea kaleratu egin zuen larunbatean, zegokion zigorr...


Altsasuko Jaiak, urtero bezala, irailaren 13an hasiko dira. Jaiak primerakoak izateko eta dena prest egon ahal izateko Altsasuko Gaztetxean hasi dira egun horietan egongo diren ekintzak prestatzen eta kontzertuak lotzen. Nahiz eta jaiak, modu ofizialean, irailaren 13an hasiko diren, Gaztetxean ostiralean, irailak 12, kontzertuak egongo dira: AKTO REFLEJO (Oi! Iruñea) eta HELL BEER BOYS (Streetpunk).Larunbatean, irailak 13, KALEGINEZ (punk sakana) eta KISAP (Ska Valentzia) egongo dira.


Telecinco telebista-kateak bat egin zuen ekainaren 23an 'intelektual' talde batek Madrilen aurkeztutako Hizkuntza komunaren manifestuarekin. Talde horretan, besteak beste, Mario Vargas Llosa, Fernando Savater edo Álvaro Pombo daude. Hizkuntza komunaren manifestu honekin zera eskatu diote Espainiako Parlamentuari: araudi bat lantzeko, lurralde osoko hizkuntza ofiziala -eta bertako hiritarrek erabil dezaketen bakarra- gaztelania izan dadin.Tele5 da manifestuarekin bat egin duen lehen telebista katea, eta gainera, manifestu horri babesa emateko bitarteko guztiak jartzeko asmoa erakutsi...


Euskal Herriak Coca Colari ez! kanpainaren aurkezpenaren hitzaldia izango da Altsasuko Gaztetxean uztailaren 4an, arraltsaldeko 8tan.* Irudian klikatzean, Euskal Herriak Coca Colari ez! webgunean sartzeko aukera dago.


Ostiral honetan, ekainak 27, GUALITXO taldea Altsasuko Gaztetxean egongo da. Kontzertua Amnistiaren aldeko aste barruko beste jarduera bat baino ez da. Amnistiaren aldeko astea Donibane aurreko egunean hasi zen, 23an. Asteari bukaera emateko, ostiralean, triki poteo, kontzentrazioa (Euskal Presoak Euskal Herrira), afari herrikoia eta lehen aipatutako kontzertua egongo dira. GUALITXO taldea azkeneko diskoa aurkeztera dator. "Y sigue el Cambalache" Rock, Punk, Ska, Hardore edo After pachanka...nahasten ditu dantzara eta festara aukera emanez. Afarira apuntatzeko, betiko lekuetan aurkituko dut...


Urrian Altsasuko Gaztetxearen XVII. urtemuga ospatuko da eta behar bezala ospatzeko lantaldeak antolatzen ari dira.Aldi berean, Altsasuko Jaiak ospatzeko ere lantaldeak antolatzen ari dituzte.Parte hartzeko, Gaztetxera joan.


Teknologia berriak, eta gehien bat internet, gure bizitzen tresna erabilgarriak bihurtzen ari dira eta, horregatik, blogak, fotologak etabar. komunikazioa eta harremanetarako tresnak ezin hobeak bihurtzen ari daHorretarako, bada, martxan jarri da Altsasuko Gaztetxearen eta Altsasuko Gazte Asanbladaren fotolog-a!Altsasuko Gaztetxeak 18. urtemuga ospatuko du aurten.


Euskal Unibertsitatearen bidean euskal jaia 08 izango da NUPenJaialdia Iruñako Donibane auzoan dagoen Trinitarios lautadan ospatuko da ostiral honetan. iturria: Gazte Sarea



Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.