Altsasuko Gaztetxea

Altsasuko Gaztetxearen blog (ez) ofiziala

Hitzaldia Venezuelako egoera politikoari buruz.Altsasuko Gaztetxea. Apirilaren 3an, Ostirala, arratsaldeko 7:30etan. <<El próximo viernes nos visita la activista del movimiento popularvenezolano Susana Gonzalez. Es además miembro fundadora de la CoordinadoraContinental Bolivariana y portavoz territorial del Partido SocialistaUnido de Venezuela. También toma parte en el grupo “amigos de euskalherriade venezuela”. Aprovecharemos su visita para realizar una charla explicativa sobre todoel proceso bolivariano que esta llevando adelante el pueblo venezolano asícomo para poder exponer toda...


Dagoeneko ikusteko aukera dago, interneten, Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) antolatutako Altsasuko II. Laburmetrai txapelketarako prestatuko bi sketch. Laburmetrai bat egitea ez da zaila. Izan ere, kamara bat, aktoreak eta idei on bat(zuk) baino ez dira behar lan txukun bat egiteko. Gainera, AGAk gogorarazten du, Gaztetxearen gela bat edizio lanak burutu ahal izateko prestatu dela. Moises: http://www.youtube.com/watch?v=IdTu-gL8CFc Charles Chaplin: http://www.youtube.com/watch?v=9dnjf5KZnHc


Urtea ezin baino hobeto hasi da Altsasuko Gaztetxean. Urtarrilaren 5ean (Errege Gaua) Impekables taldea egon zen eskenategiaren gainean eta Gaztetxe guztia dantzan jarri zen doinu "melodiko" eta "konpasatuak" jarraituz. Ez zuten ezer gutxiago espero Impekablesek.Beti bezala, urtean zear kontzertuak, hitzaldiak, festak, etabar. luze bat egongo dira Gaztetxean. Gainera, ezin dugu ahaztu aurten, Laburmetraien II. Lehiaketa egongo dela, Hollywoodeko galak lur jota utziko duen jai batekin. Baina, momentuz, hauexek dira Altsasuko Gaztetxean egongo diren kontzertuak:Urtarrilak 30, ostirala.- TALCO...


Abenduaren 29an KAMARADAK Gazte internazionalisten sarearen eskualdeko aurkezpena eta ISRAELI BOIKOT EUSKAL EKIMENAren inguruko hitzaldia egingo dira Altsasuko Gaztetxean arratsaldeko 7etatik aurrera.


Hurrengo ostiralean, abenduak 26, Injurias eta Lendakaris muertos taldeak egongo dira Gaztetxeko eskenategian gaueko 11etatik aurrera.


 Hitzaldia ABENDUAK 5, OSTIRALA, 19:30tan. - ALTSASUKO GAZTETXEAN- Estatu Batuak europan sortu nahi duen base militar handiena izango litzateke Italiako Vicenza hirian egin nahi duten "Dal Molin" basea. Vicenzan existitzen diren beste bi base yankeetara gehituz. Horregatik Vicenza hirian base militar honen sorreraren kontra borrokatzen duten ekintzaileak izango dira Altsasun, bertako bizilagunetzat guzti hau suposatuko duenaren inguruan mintzatuz eta beraiek darameten borroka erakutsiz.  


  Altsasuko Gazte Asanbladak 2. LABURMETRAI TXAPELKETA aurkeztu du. 1. laburmetrai txapelketa Altsasuko Gaztetxearen XV.Urtemugan egin zen eta aurtengoa txapelketaren bertsio berritua eta hobetua izango da, Jaialdi alternatibo eta autogestionatua. II. Laburmetrai lehiaketaren oinarriak: Gehienezko iraupena: 15 minutu DVD formatuan aurkeztu Kartelaren formatua A4 Kategoriak Animazioa Salaketa Fikzioa 18 urtetik beherakoak Telefono mugikorrarekin eginak Laburmetraiak Gaztetxean aurkeztu behar dira maiatzaren 8a baina lehen. Bideoarekin batera egilearen datuak agertu behar dira: z...


Gaur, urriak 5, Altsasuko Gaztetxeak 18 urte betetzen ditu. Orain dela 18 urte, gazte talde batek "Casa de Socorro" okupatu zuten gazteek antolatzeko, ekintzak burutzeko eta ekimenak sortzeko toki bat izateko. Aurten, adin nagusitasunera ailegatzen da Gaztetxea. 18 urte okupazioa eta autogestiaren bidean! 18 urte hauek behar bezala ospatzeko Altsasuko Gazte Asanbladak zenbait ekintza, erakusketa, kontzertu, etabar. antolatu dituzte aste honetarako. Gaur bertan, urriak 5, urtemugari hasiera emango diote arratsaldeko 19:00tan txupinazoa eta bideo emanaldi batekin...


Gazte Eguna

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-09-10 22:17

Sakana berri bat piztuko dute irailaren 12an, ostirala, Altsasun Gazte EgunarekinSakanako gazte independentisten oharra: Kaixo eta ongi etorriak! Jaso ezazue Sakanako gazteon hitza, aldarrikapenak eta salaketak, Nafarroako txoko honetatik iraultzaren suziria piztera goaz. Urte dezente, hamarkadak... belaunaldiz belaunaldi bakoitzak berean; suziri honetan bere aportazioa utzi dute. Borrokaren ondorioz hainbat lorpen eta sari jaso izan ditugu Sakanan, herrietako gaztetxeak, intsumisioaren aztarnak edo eta jai herrikoi eta parte hartzaileen egonkortasuna... Estatuaren estrategia errepresiboa...


Altsasuko Jaiak ostiralean, irailak 12, hasiko dira Gazte Egunarekin. Arratsaldean haurrentzako jolasak eta batukada egongo dira eta zenbait beranduago botakada eta sagardo kupela. Gauean kontzertuen garaia izango da HELL BEER BOYS eta AKTO REFLEJO taldeak igoko dira Gaztetxearen eskenatokira. Irailaren 13an "Presoen aldeko eguna" ospatuko da Gaztetxean. Altsasuko Udaletxetik Jaien hasiera aldarrikatzen duen txupinazo "ofiziala" izan aurretik hamaiketakoa izango da Gaztetxean. Ondoren Presoen aldeko brindisa eta bazkaltzeko orduan Presoen aldeko bazkaria. Arraltsaldeko bostetan kukaña egong...



Altsasuko Gaztetxea

Blog honen bitartez Altsasuko Gaztetxeak eta Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) interneten bere lekutxoa izateko sortua izan da.