18 urte okupazioa eta autogestioaren bidean!

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2008-10-05 12:02

Gaur, urriak 5, Altsasuko Gaztetxeak 18 urte betetzen ditu. Orain dela 18 urte, gazte talde batek "Casa de Socorro" okupatu zuten gazteek antolatzeko, ekintzak burutzeko eta ekimenak sortzeko toki bat izateko. Aurten, adin nagusitasunera ailegatzen da Gaztetxea. 18 urte okupazioa eta autogestiaren bidean!

18 urte hauek behar bezala ospatzeko Altsasuko Gazte Asanbladak zenbait ekintza, erakusketa, kontzertu, etabar. antolatu dituzte aste honetarako.
 
Gaur bertan, urriak 5, urtemugari hasiera emango diote arratsaldeko 19:00tan txupinazoa eta bideo emanaldi batekin.
 
Urriak 7, asteartea, AHTren kontrako tira komikoen erakusketa izango da ikusgai.
 
Asteartean, urriaren 8, arratsaldeko18:00tan Emakumearen inguruko hitzaldia izango da Gaztetxean Bilgune Feministaren
eskutik.
 
Urriak 9, osteguna, Herri mugimenduaren pegatina erakusketa egongo da.
 
Ostiralean, urriaren 9an, Haurrentzako jolasak izango dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera herriko enparantzan eta gauean Kafea eta Zirkoa izango da Gaztetxean.

Urriak 11, larunbata, Goizeko 11:00tan Gaztetxean kalderete txapelketaren hasiera egingo da. 14:30tan Herri bazkaria izango da eta ondoren gazte jolasak. Gaueko 23:00tan kontzertuak izango dira Gaztetxean:

-THE FREETANGAS (Rock experimentala Gasteiztik)
-VENDETTA (ska nabarriko)  

ANIMA ZAITEZ!!!


Utzi iruzkina: