Kontsumismoaren aurrean: Merka-Trukea

No profile photo Altsasuko Gaztetxea | 2007-12-21 19:02

Eguberri garaian sartu gara. Erosteko, erosteko, jateko eta gehio erosteko garaia, alegia. Baina,  "Kontsumismoaren hatzaparretatik ihes egiteko" Altsasuko Gazte Asanbladak eta gazte erakunde batek kontsumismoaren aurkako kanpaina martxan jarri du astebururako.

"Gabonak jai zoriontsuak bezala saldu nahi izan dizkigute baina eredu kapitalista honen beste adierazpen bat besterik ez dira". Horregatik, bihar, abenduak 22, Altsasuko Gaztetxeak 18:30etik aurrera herriari zuzendutako kontsumoaren aurkako Merka-Trukea hartuko du.

Merka-Truke honetan parte hartzea oso erraza da. Gauza bat eramaten duzu eta beste pertsona batekin trukatu ahal izango da. Baldintza bakarra dirurik ez onartzea da.

Aurrekoetan esan bezala, ez da lehenengo aldia horrelako iniziatiba aurrera eramaten dutela.


Utzi iruzkina: