Zenbaitetan, idazten zabiltzala...

Pasaden asteburuan, Sala Vip izeneko diskotekatik atera ostean, hartara joaten garen bakoitzean egiten dugun bezala, Zubiarte merkatal zentrura abiatu ginen (bertatik gertu dagoelako) zerbait afaltzera. Bertan, Kebab izeneko jaki turkiarra eskatu genuen jateko eta horretan geundela, gure ondoan burutzen ari zen egoeraz ohartu nintzen: makina berri bat ikusi nuen hormaren kontra, bere gainean idazkun bat zuena, "mobil kargagailua: euro bakar batengatik, zure mobila kargatzen du 15 minututan". Irakurtzen nengoela, gazte buruarin bat, makinak eskaintzen zion kate biziotsuan ja...


"Kanpaiagatik salbatua", erdaraz oso ezaguna den "salvado por la campana"-delako esaera zaharra, gehienetan boxeoarekin lotzen dugu, baina bere benetako jatorria oso bestelakoa da egia esanda: Hau, Erdi Aroaren amaieran kokatzen da zehazki; garai horretan, gaur egun bezalaxe, hilerriak betetzen zirenean, zenbait anda atera behar zituzten hildako berriak lurperatzeko. Ateratako batzuetan, harramazkadak ageri ziren, hau da, ehortzitako pertsona oraindik bizirik zegoen lurperatzeko orduan. Horren beldurrez, jendeak bide bat asmatu zuen hori ekiditzeko; zalantza zegoen bakoitzean, hil...


Udazkeneko goiz alai batean abiatu ginen; bi aste lehenago prestatu genuen guztia eta orain han geunden hiru lagunak, lurrorotako automobilean, ez-dakit-nongo gailurrera igotzeko asmoz (bide erdian barbakoa, noski). Autoa utzita, ibiltzen hasi ginen bidezidorretik. Orduantxe hasi ginen sentitzen bidaia egitera bultzatu gintuena: haize heze sarkorra, katagorrien oihu dibertigarriak, txorien algarak, lasaitasuna azken finean. (Baina bizitzan gertatzen den bezala, gauzak oker daitezke momentu batetik bestera) Bat-batean, galduta somatu nintzen; duela hiru ordu, taldetik aldendu nintzen ba...


V, garaipenaren keinuzko zeinua, atzamar erakuslea eta luzea altxatzean datza, eta zerbait lortzen dugunean erabiltzen dugu normalean. Gaur egun, oso orokortua dagoen zeinu hau, Erdi Aroan du jatorria, 100 urteko gerran zehazki. Horretan, ingelesak frantzesen aurka aritu ziren 116 urtetan zehar; hauek gezilari bikainak ziren (hutsezinak distantzia labur zein luzetan), horregatik, frantzesak haien beldur ziren eta eraso bakoitzaren ostean, gezilariren bat harrapatzen zutenean, atzamar erakuslea eta luzea mozten zizkioten berriro geziak jaurti ez zitzan. Horren eraginez, kontrakoa gertatzen z...