Hau da hau eguneroko ogia...

Pasaden asteburuan, Sala Vip izeneko diskotekatik atera ostean, hartara joaten garen bakoitzean egiten dugun bezala, Zubiarte merkatal zentrura abiatu ginen (bertatik gertu dagoelako) zerbait afaltzera.

Bertan, Kebab izeneko jaki turkiarra eskatu genuen jateko eta horretan geundela, gure ondoan burutzen ari zen egoeraz ohartu nintzen: makina berri bat ikusi nuen hormaren kontra, bere gainean idazkun bat zuena, "mobil kargagailua: euro bakar batengatik, zure mobila kargatzen du 15 minututan".

Irakurtzen nengoela, gazte buruarin bat, makinak eskaintzen zion kate biziotsuan jauzi zen, bera konturatu gabe, gaixoa... Mobila tramankulura konektatzean, bere eserilekura baztertu zen; oraindik ez zen ohartu aurrean zeukanaz... 2 minutu pasa ostean, egotaldiaren lehen zeinuak sumatzen zitzaizkion: ezin zen geldirik egon, erlojua etengabe begiratzen zuen bere bizitza jokuan egongo balitz bezala... Gainera, ezin zen oso urruti joan, gailu neketsuaren lapurketa ekiditzeko. Bizpahiru minutu ostean, han zegoen, nola ez, Mc Donalds denadaren ilaran zerbait jatera behartuta bezala, denbora galtzeko bide baten bila.

Kebab-delakoa bukatu genuenean, aulkietatik altxatu eta komunera abiatu ginen ura edateko asmoz eta ahal zen neurrian, garbitzeko asmoz. Izkinatik desagertu baino lehen, azken begiratu bat eman nion askatasuna kentzen zuen makina madarikatuari eta mutil dohakabeari.

Komunean, "ez-purutasunak" askatu ostean, egarria asetzera nindoala, hara non zer aurkitu nuen: bainuko txorrotak konketaren hondotik 3 zentimetrora zeunden eta eskuak nekez sartzen ziren haien azpian. Ezin izan nuen edan... Merkatarien trikimailua zen dudarik gabe, Coca-Cola, Pepsi, Kas edo dena delakoa saltzeko asmoz. Ez nuen gehiago jasan; haserretuta, zoroetxe hartatik atera nintzen. Zoriontasunaren edariak beste baterarte itxaron beharko du.


Utzi iruzkina: