Momentu batetik bestera...
Udazkeneko goiz alai batean abiatu ginen; bi aste lehenago prestatu genuen guztia eta orain han geunden hiru lagunak, lurrorotako automobilean, ez-dakit-nongo gailurrera igotzeko asmoz (bide erdian barbakoa, noski).
Autoa utzita, ibiltzen hasi ginen bidezidorretik. Orduantxe hasi ginen sentitzen bidaia egitera bultzatu gintuena: haize heze sarkorra, katagorrien oihu dibertigarriak, txorien algarak, lasaitasuna azken finean.
(Baina bizitzan gertatzen den bezala, gauzak oker daitezke momentu batetik bestera)
Bat-batean, galduta somatu nintzen; duela hiru ordu, taldetik aldendu nintzen barbakoarako egur bila eta ez nuen haien berririk. Zerua itzaltzen zen heinean, iluntasunak harrapatzen ninduen eta gaua mendian igarotzea zen gelditzen zitzaidan aukera bakarra. Hotz ikaragarria egiten zuela, jateko bila abiatu nintzen. Halako batean, zenbait piztien hotsak entzun nituen ez oso urruti; badirudi ez nintzela goserik zegoen bakarra...

Iruzkinak
Utzi iruzkina: