Edonori gerta dakioke...

"Kanpaiagatik salbatua", erdaraz oso ezaguna den "salvado por la campana"-delako esaera zaharra, gehienetan boxeoarekin lotzen dugu, baina bere benetako jatorria oso bestelakoa da egia esanda:

Hau, Erdi Aroaren amaieran kokatzen da zehazki; garai horretan, gaur egun bezalaxe, hilerriak betetzen zirenean, zenbait anda atera behar zituzten hildako berriak lurperatzeko. Ateratako batzuetan, harramazkadak ageri ziren, hau da, ehortzitako pertsona oraindik bizirik zegoen lurperatzeko orduan.

Horren beldurrez, jendeak bide bat asmatu zuen hori ekiditzeko; zalantza zegoen bakoitzean, hilobi zaindari batek hilarria zaintzen zuen bizpahiru egunetan zehar eta "hildakoa"-ren eskumuturrari hari bat lotzen zitzaion, zulo batetik hilkutxatik ateratzen zena, gainazalera ailegatzen zena, eta kanpai bati lotuta zegoena. Horrela, lurperatua esnatuko balitz, mugimenduren bat egitean kanpaia eragingo luke eta horri esker, zaindariak bere bizitza salbatuko luke.


Utzi iruzkina: