V, garaipenaren keinuzko zeinua.
V, garaipenaren keinuzko zeinua, atzamar erakuslea eta luzea altxatzean datza, eta zerbait lortzen dugunean erabiltzen dugu normalean.
Gaur egun, oso orokortua dagoen zeinu hau, Erdi Aroan du jatorria, 100 urteko gerran zehazki. Horretan, ingelesak frantzesen aurka aritu ziren 116 urtetan zehar; hauek gezilari bikainak ziren (hutsezinak distantzia labur zein luzetan), horregatik, frantzesak haien beldur ziren eta eraso bakoitzaren ostean, gezilariren bat harrapatzen zutenean, atzamar erakuslea eta luzea mozten zizkioten berriro geziak jaurti ez zitzan. Horren eraginez, kontrakoa gertatzen zenean, hau da, ingelesek frantzesak atzematen zituztenean, iseka gisa, bi atzamar hauek erakusten zizkieten oraindik borrokatzeko prest zeudela erakusteko. Horrela, ingelesen artean ohitura bihurtu zen garaipenen ostean zeinu hau egitea eta denboraren poderioz, gizarte osora orokortu zen.
(Adibidez, eragin psikologiko handia izan zuen zeinu hau nazien aurkako Bigarren Mundu gerran zehar eta aliatuen garaipena erraztu zuen alemaniarren morala suntsitzeagatik)

Iruzkinak
Utzi iruzkina: