Zer ote du ilargiak hain berezia gizakion begiak erabat hipnotizatzeko gai dela; orduak pasa ditzakegu begira, ezertan pentsatu gabe, baina sentsazio berezi batek saihetsak nahasten gaituela. Sentsazio bat; sentitzen dugu, ilargia desio dugula; sentitzen dugu berak ezagutzen gaituela, ezagutzen gaituela inork baino hobeto; sentitzen dugu bere bitartez lor dezakegula hain beste desio dugun hori, bera dela gure obsesioa senda dezakeena; sentitzen dugu ezinezkoa den oro eduki genezakeela bera eduki ezkero. Guzti hori sentitzen dugu. Baina sentitzen dugu baita ere, ilargia ez de...
"Aste anonimo batetako egun anonimo batetako arratsalde gris bat da. Ez du euria ari baina kaleak ilun daude eta aireak busti egiten du. Ez da izaki bizidunik ageri. Ordea, arima ugari dabiltza dantzari, bakarrik, isiltasunean, inoiz eten gabe. Arima horietatik guztiak dira arima grisak; ez dago arima alairik. Eta ni hemen nago, leihotik begira, kalera ateratzeko beldurrez, arima gris horietako batetan bihurtzeko beldurrez." Ez da inon aurkitzen honela hasitako ipuinik. Hala ere, ipuin bat hasi beharko banu nire bizitzako egun gehienetan hala hasiko litzateke; gaur ere bai. Bizitzan egun ge...
Shhhhh....... Gozotasun ilun batetan murgildurik aurkitzen naiz. Ezinezko da lasaitasun eta atsegin gozoagorik sentitu. Nire zentzumenek ez dute zertan kezkatu, ez baita ezer sentitzen, betirako gozotasun hau ezik. Ametsik ez. Pentsamendurik ez. Ezer ez. Soilik Gozotasun isil hau. Baina ez zen betirako, ez; azkenean zentzumen bat itzarri egin zait. Nire belarriek urrutitik datorren baina azkar hurbiltzen doan soinu antzeko bat somatu dute. Azkar baino azkarrago hurbildu da, gozotasuna bat batean harrapatuz. Lepotik hartu du, estuki heldu eta gupidarik gabe bihurritu du. Hila da dagoe...
BAINA HAIZEA EZ ZEN GALDU Hosto bat erori zen pago baten adarretik. Galdu zen, orbelaren artean. Erori zen adarra pagotik; galdu zen, bere ahultasunean. Moztu zuten aizkolariek pagoa; galdu zen, suaren garren gosean. Itzali zen sua haize bolada batean; galdu zen, gauaren iluntasunean. Baina haizea ez zen galdu; bere bidea jarraitu zuen, mendi eta basoetatik uluka, otsoa bera nahastuz. Ehizatu zuen otsoak ardia; galdu zen, haren sabelean. Hil zuten otsoa artzainek; galdu zen, makilkada eta ostikaden artean. Ahaztu zen makila larrean; galdu zen, sasi artean. Zimeldu zi...
Hasiera potentea eh!! Oso polita, danak holakoak badira ohiko irakurlea daukazu hementxe!!