HIZKUNTZALARIAKHizkuntzalariak eta Beronen Inguruko Zientzien Nazioarteko Kongresuari bukaera eman zion txaloketa gogotsuaren ostean, takigrafi neska ederra arkatzak eta paperak jaso eta irteerarantz abiatu zen ehunen bat hizkuntzalari, filologo, semiologo, kritiko estrukturalista eta deskonstrukzionistaren artean bide eginez eta guzti-guztiek jarraitu zioten, glosematikarekin parekatzeko moduko mirespenaz, haren ibilera lirainari.Bat-batean gorputz fonikoa hartu zuten burmuin-irudiek:-Nolako sintagma!-Zelako polisemia!- Ze esanahia!- Nolako diakronia!- Zein exenplar ceterorum!- Zelako Zung...
Zu zara lagun ona, onena desio, Zure urtebetetzea ospatu betiko, Zuk ametsak jarraitu inoiz ez etsiko, Ta nik esaten dotsut: Zorionak Elitxo!
Udazkeneko egun zoragarri bat zen. Gaztainondo zaharkitua jada usteldua zegoen: soilik bi hosto zituen zintzilik, biak elkarri begira. Eta goizeroko erretorika zen ea nor erori behar zen lehenik jakin nahi izatea, bizitzari lotu nahian. Haize bolada batek biak bota zituen kolpean, bizitzak dakien moduan.
http://www.basqueliterature.com/ http://www.armiarma.com
Maitasuna ez da bakardadearen ordezko bat. Bakarrik egoten ikasi duenak soilik eskainiko du benetako maitasuna. Tranpa asko egin daitezke, baina bada bat eutsi ezin litekeena: nork bere burua engainatzea. Lehenxeago edo geroxeago hor agertuko da desoreka. Errua nahi duzunari bota, baina konpondu gabe jarraituko da bizitza hautsi horrek. Sartzen gara beste baten bizitzan, izorratzen dugu hura, eta gero beste baten bila goaz. Eta dena, geure burua konpontzeko ikaran bizi garelako. &nb...