Istorio hiperlaburra
HIZKUNTZALARIAK
Hizkuntzalariak eta Beronen Inguruko Zientzien Nazioarteko Kongresuari bukaera eman zion txaloketa gogotsuaren ostean, takigrafi neska ederra arkatzak eta paperak jaso eta irteerarantz abiatu zen ehunen bat hizkuntzalari, filologo, semiologo, kritiko estrukturalista eta deskonstrukzionistaren artean bide eginez eta guzti-guztiek jarraitu zioten, glosematikarekin parekatzeko moduko mirespenaz, haren ibilera lirainari.Bat-batean gorputz fonikoa hartu zuten burmuin-irudiek:
-Nolako sintagma!
-Zelako polisemia!
- Ze esanahia!
- Nolako diakronia!
- Zein exenplar ceterorum!
- Zelako Zungenspitze!
- Nolako morfema!
Takigrafi neska axolagabe eta goibel iragan zen fonema oihan hartan barrena.
Soil-soilik piztu zitzaion irrifarrea atezain gazteak, atea zabaldu baino lehentxoago, belarrian xuxurlatu zionean: "Polittori".
Iruzkinak
Utzi iruzkina: