Maitasuna ez da bakardadearen ordezko bat. Bakarrik egoten ikasi duenak soilik eskainiko du benetako maitasuna. Tranpa asko egin daitezke, baina bada bat eutsi ezin litekeena: nork bere burua engainatzea. Lehenxeago edo geroxeago hor agertuko da desoreka. Errua nahi duzunari bota, baina konpondu gabe jarraituko da bizitza hautsi horrek. Sartzen gara beste baten bizitzan, izorratzen dugu hura, eta gero beste baten bila goaz. Eta dena, geure burua konpontzeko ikaran bizi garelako.
Maitasuna ez da bizitza soportatzeko makulua, beste bat de bere mirakulua: barrua aberastea, mundua ikusteko begi berriak zabaltzea, gure edertasunean haztea eta sakontzea, denok edertasuna daukagula ikastea, gauden lekuan eta gaudenarekin baino hobeto beste inon ez ginatekeela egongo sentitzea. Baina benetan sentitzea, ez itxura egitea. Garena agertzea, eta besteari gustatzen zaion hori izatea.
Beti aberastu behar du maitasunak pertsona. Hortik behera dagoen ezerk ez du maitasun hitza merezi. Adiskidetasunarekin antzeko zerbait gertatzen den moduan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: