LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

HURRENGO EKITALDIA: (SAKATU IRUDIAN)    




Baleren Bakaikoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedradunak argitalpen ugari dite. Hauen artean, honakoak argitara eman ditu:Hauetako liburu batzuk salgai jarriko ditugu hitzaldian.


Lemniskataren hurrengo ekitaldia ekonomiari dagokio Ekonomiaz Blai izeneko atatelan. Hizlaria, EHUko ekonomia aplikatuko irakaslea den Baleren Bakaikoa. Gaia, Ekonomi eskolak eta krisia., aktualitate handiko gaia.2012ko maiatzean Goiena telebistari emandako elkarrizketan esandakoak gure hitzaldian esango dituenaren aurrerapen egoki bat izan daitezke. Baleren Bakaikoa, krisiaz, kooperatibismoaz eta Europaz from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.


Guillermo Roa gure taldeko laguntzailetzat hartu dezakegu. Duela gutxi jaso duen sari bat aitzaki, ETBko Teknopolis saioan gertuagotik ezagutzeko aukera izan dugu. Erreportai honetan gure taldekideak Norteko Ferrocarrilean elkarrizketatuak izan zireneko irudiak jasotzen dira.



Urtarrilaren 26ko ekitaldiaren berri honela jaso du Goierri Telebistak.   Matematikarekin magia egin daiteke from GITB on Vimeo.


Dagoeneko lortu dugu 2013 urteko programazio guztia lotzea. Hona hemen urteko txostena.