Lemniskatako Batzorde Zientifikoko kidea den Iñaki Dorronsorok "Evolución del Pensamiento Económico" delako eskema grafiko eder bat prestatu du.Ezagutu nahi baduzu sakatu jarraian duzun irudian.
NAZIOARTEKO BILTZARRA; ATLANTIAR PALEOLITOAMaiatzean Irungo Ficoban Atlantiar Paleolitoa Nazioarteko biltzarra ospatuko da, gai nagusitzat GIZA ARRASTOA EUROPAKO ERTZ ATLANTIKOAN, BIZKAIKO GOLKOAREN INGURUKO LURRALDEAN izenburua duena hartuz. Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu irudi gainean.
EKONOMIA ETA FINANTZAK Elkartea era autofinantziatu batean ibiliko da bere eginkizunetan. Ahal den kasu gehienetan kultur jarduerak egitasmo edo proiektu bezala kudeatuko dira, eta proiektu bakoitzaren kostuak zerotik hurbil mantenduko dira, edo babesle berezien ekarpenekin finantziatuko dira. Lan eta operazio arrunten kostuak laguntzaileen kuota eta babesleen ekarpenekin ordainduko dira.
ANTOLAKUNTZA Gobernu organoak elkartearen estatutuetan zehaztuak azaltzen dira. Kudeaketarako Kudeaketa Batzorde bat zortzi edo hamar pertsonekin osatuko da. Bere eginkizun nagusiak ondorengoak izango dira: * Koordinazio orokorra, ordezkaritza eta harremanak * Idazkaritza * Kudeaketa zientifikoa * Komunikazioa, elkartearen promozioa eta euskarri teknologikoak * Ekonomia eta finantzak * Lan operatiboak Kudeaketa Batzordearen inguruan, Laguntzaile Sare iraunkor bat antolatuko da eta sare honetara, alde batetik laguntzaile zientifikoak hurbilduko dira, eta bestaldetik lagun...
ZEINEKIN (Lankide eta laguntzaileak) Lehenik, Goierriko ikastetxe, ikerketa zentru, zientzialari edo aditu, enpresa eta beste hainbat eragile kultural dira lankidetzarako erdigune nagusia. Hemen aipatuko genituzke Goierriko Lanbide Eskola, Mondragon Unibertsitateko Goierriko Kanpusa, Lortek, Goieki, CAF, Ingeletric, Irizar, ORKLI, Ampo,.. Pymeak Beste antzeko ekimenak ere oso baliagarriak izango dira gure zeregina betetzeko, esate baterako, Gizarte Kutxa, Ikerbasque, Globernance, IK4, Tecnalia, EHU,…. Dibulgaziorako elkarlana GOITB, Segura Irratia, B...
NOLA Bideak asko dira, azkenean zientzia gizarteratze horrek “lanbroaren” antz gehiago izan beharko du “ekaitzarena” baino. Batzuek aipatzerakoan: * Erakusketak * Hitzaldiak * Bisitaldi gidatuak * Esperimentuak (kalean,..) * Zientzi topaketak * Dibulgazio materialak: Bideoak, artikuluak, liburuxkak, elkarrizketak,… * Foroak eta sareak Oso interesgarria izango litzateke era apal batean Zientzia Foro bat eta Gazeta edo Orri digital bat garatzea.
ZEINI Nahiz eta LEMNISKATAren ahalegina gizarte zabalari bideratuta egon gizarte hori ez da homogeneoa. Aukera bat adinaren arabera multzokatzea izango litzateke: * Haurrak * Gazteak (ikasleak) * Gazteak (langileak) * Helduak * Adinekoak Haurrak eta gazteak (ikasleak) beraien ikasketak egiten dituzten erakundeetan hartu beharko lukete lehen eta behin zientzia eta teknologiarekiko dagokien eduki eta zaletasuna. Hezkuntza sistemaren erronka nagusia bat dela hori iruditzen zaigu eta ahal duen heinean LEMNISKATAk elkarlana sustatuko du Goierriko ikastetxeekin. Hori dela eta gazteak ...
ZER (EDUKIAK) Ezagutza zientifiko eta teknologikoa oso zabala eta era, esparru edo eragile ezberdinetan sortu, garatu, erabili eta bizitzen da. Alde batetik, ezagutza XVII. mendetik aurrera “diziplina” batzuetan zatikatuta eta banatuta dago. Bi esparru nagusi, askotan kontrajarriak eta gehinean bata bestearekiko itxuak, beste batzuetan berriz elkarlanean, agertzen zaigu, “zientzia naturalak” alde batetik eta “giza zientziak” besta...