ZER
ZER (EDUKIAK)
Ezagutza zientifiko eta teknologikoa oso zabala eta era, esparru edo eragile ezberdinetan sortu, garatu, erabili eta bizitzen da.
Alde batetik, ezagutza XVII. mendetik aurrera “diziplina” batzuetan zatikatuta eta banatuta dago. Bi esparru nagusi, askotan kontrajarriak eta gehinean bata bestearekiko itxuak, beste batzuetan berriz elkarlanean, agertzen zaigu, “zientzia naturalak” alde batetik eta “giza zientziak” bestaldetik. Ondorengo koadroan azaltzen dira “diziplina” garrantzitsuenak, baina zerrenda hori mugagabea gertatu daiteke, batipat teknologiak sailkatzen hasten bagara.
“Diziplinetan” zatikatze horrek gertakari eta problematika errealen azterketa orokorra oztopatzen du eta LEMNISKATAk enfasia berezia jarriko du diziplinarteko ezagutza eta zientziaren historiaren ikuspuntua jorratzeko.
Bestalde, ezagutza sortze, garatze eta erabilera prozesu horren ikuspuntutik, “oinarrizko” zientzia, teknologia garapena eta aplikazio garapena bereizten ditugu, eta LEMNISKATAk hiruen artean oreka egoki bat aurkitzen saiatuko da.
Eta azkenik, ezin dezakegu ahaztu ezagutza “esplizitua” eta ezagutza “tazitoa”-ren bereizketa, bakoitzaren transmititzeko moduak ezberdinak bait dira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: