LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

Urtarrilaren 26ean, Fernando Blasco izango dugu gure artean. Fernando Blasco Madrilgo Politekniko Unibertsitateko Matematika Aplikatuko katedraduna da; matemagian aditua da.Zer da matemagia delakoa?Ikusi eredu bat jarraian duzun bideoan. Zer deritzozu?


         2012an Ordiziako azokaren sorreraren 500 urteurrena ospatu da. Abenduak 26an egingo den Eguberriko Azoka Berezirako Ordiziako udalari proposamena luzatu genion: egun saltzen diren produktuetaz zertxobait gehiago jakiteko karteleria jartzea, aitzakitzat galdera bat ipiniz.Galdera honakoa: Ordizian, 1512ko ferian egon zitekeen?Fitxa bakoitzean honako datuak jasoko dira: izena hizkuntza desberdinetan, argazkia, zientzia sailkapena, historia, galderari erantzuna eta jatorria kokatuz munduko mapa.Lemniskata, Goierriko Zientzia Sare herrikoiak hau ...


EGUZKI ANALEMA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-12-07 00:00

Joxan Auzmendik eguzki analema hau ikusteko lotura bidali digu. Benetan ederra. Sakatu irudian eta informazio osoa irakurri ahal izango duzu.Dena den, zein irudi osatzen du?




Hona hemen Imanol euskal kantari handiak abestu zuen "Amayur gaztelu beltz" kantuaren bideoa (karaokea).



Itxaro Perezek eskaini zuen hitzaldiari buruzko informazioa Goierri Telebistak ere jaso du. Jarraian duzu bideoa.


JUANTXO AGIRRE MAULEONGeografia eta Historian lizentziatua, ondare arkeologiko eta artistikoan masterra. Aranzadi Elkarteko kidea da eta hainbat interbentzio arkeologiko eta ikerketa historikotan parte hartu du. Azken urte hauetan Beasaingo Igartza multzoko berreskuratzearen arduraduna izan da. Egun, Amaiur gazteluko indusketetako zuzendaritza taldeko kidea da.Hitzaldian, azken honi buruz arituko zaigu, hau da Amaiur: azken gaztelua.     Azaroak 30, 19:00tan, Igartza jauregian, Beasainen.


Hona hemen Itxaro Perez Urzelaik bere hitzaldian erabilitako aurkezpena pdf formatuan. Eskerrik asko argitaratzen uzteagatik.HITZALDIKO AURKEZPENA