LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren sortzaileetako bat den Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako Lehendakari berria izendatu dute. ZORIONAK IÑAKI!  (Albistea eitb.com)     (deia egunkaria) (dairiovasco.com)     (noticias de Gipuzkoa)


CAFeko euskara batzordeak lauhilabetean behin argitara ematen duen Galardi aldizkariaren 18. alean, gure berri ematen da.                         



IGARTZAKO MULTZOA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-04-05 00:00

Lemniskatak antolatutako lehenengo hitzaldia Igartza Jauregian egin dugu. Leku esanguratsu honetan biltzen dira Erdi Aroko teknika aurreratuenak eta bertatik sortu zen Goierri industria iraultzan sartu zuen San Martin labegaraia.Gipzukoako Foru Aldundiak argitaratutako bideo honetan ongi ikus dezakegu gune honen garrantzia.


IGARTZAKO EKITALDIA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-04-04 00:00



Egun hauetan, aurkezpenaz gain, erakusketa berak ere izan du komunikabideetan lekua. Lekuko gaurko Diario Vascon azaldutakoa (sakatu ikurraren gainean irakurri ahal izateko) edo Hitzan argitaratutakoa (sakatu ikurraren gainean irakurri ahal izateko).  


Martxoaren 22an gure taldeak jendaurreko aurkezpena egin zuen. Bertan egon zinetenei eta egitea ahalbideratu duzuenei, eskerrik beroena.                2012-03-21                       2012-03-24          2012-03-22            2012-03-22


AURKEZPEN EKITALDIA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-03-20 00:00

Datorren martxoaren 22an, arratsaldeko 19:00tan, Beasaingo Usurbe aretoan, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak bere jendaurreko aurkezpena egingo du antolatzen duen lehenengo ekitaldiaren inaugurazioaz baliatuz.Ekitaldia erakusketa bat izango da, "CAFeko trenen garapena sorreratik egunerarte maketen bidez ikusgai" izenburutzat duena.Erakusketari amaiera emateko, martxoaren 30ean, arratsaldeko 19:00tan, Beasaingo Igartza Jauregian, CAFeko ikerlaria den Aitor Gastañares jaunak "CAFeko teknologia garapena sorreratik egunerarte" hitzaldia eskainiko du.Ekitaldi guztiak irekiak dira; be...


AURZKEZPEN FOILETOA

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-03-19 00:00

Gure burua modu laburtuan aurkezteko asmoz foileto bat prestatu dugu. Ezagutu nahi baduzu, sakatu jarraian duzun esteka.                                             AURKEZPEN FOILETOA