ZEINI

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2012-02-22 00:00

ZEINI


Nahiz eta LEMNISKATAren ahalegina gizarte zabalari bideratuta egon gizarte hori ez da homogeneoa. Aukera bat adinaren arabera multzokatzea izango litzateke:

* Haurrak

* Gazteak (ikasleak)

* Gazteak (langileak)

* Helduak

* Adinekoak

Haurrak eta gazteak (ikasleak) beraien ikasketak egiten dituzten erakundeetan hartu beharko lukete lehen eta behin zientzia eta teknologiarekiko dagokien eduki eta zaletasuna. Hezkuntza sistemaren erronka nagusia bat dela hori iruditzen zaigu eta ahal duen heinean LEMNISKATAk elkarlana sustatuko du Goierriko ikastetxeekin.

Hori dela eta gazteak (langileak), helduak eta adinekoak dira LEMNISKATAk bideratutako ekintzen helbide giza-multzoak.

Multzo bakoitzak zientziarekiko ezaugarri, behar eta jokabide ezberdinak ditu eta ekintzak bereziki egokituak izan behar lukete baina analisia hori gerorako uzten dugu.

 


Utzi iruzkina: