Irilak 27an Euskadiko Irratiko Faktoria programan gure ekitaldiaren berri emateko aukera izan genuen. Entzun nahi baduzu, sakatu amaieran duzun barran (1:06 minutua).
2013 Idiazabal gaztaren aurkezpenean topatu dezakegu urriaren 4ean Beasaingo Igartza jauregian arratsaldeko 19:00tan izango dugun hizlaria; hain zuzen re, Jose Mari Ustarroz, Idiazabal Jatorri Izendapenaren Lehendakaria.
2013ko irailaren 26an, Radio Euskadi-ko "La Casa de la Palabra" programan, Roge Blascok Martin Garcia elkarrizketatu zuen trenaren 150. urteurrenaren inguruan. EJarraian duzu eguneko programa entzuteko aukera (elkarrizketa 26. minututik aurrera).
Trenaren 150. urteurrenerako ekitaldia antolatua dugu dagoeneko. Hona hemen eguneko kartela
1863ko irailaren 2ko Beasaingo Kazeta izan zitekeena prestatu dugu, hori bai, gaurko ikuspegi eta diseinuz. Ez ba zure kuriositatea eta jakinmina esnatzen dugun. Ikusi nahi baduzu, sakatu honen azpian. BEASAINGO KAZETA
2013ko Irailaren 27an, arratsaldeko 19:00tan Trenaren 150. urteurrena dela eta solasaldia antolatu dugu Martin Garciarekin. Oraingo honetan, Beasaingo pergoletako frontoi estalian egingo dugu. Laister izango dituzu orri honetan berri gehiago.