LEMNISKATA

GOIERRIKO ZIENTZIA SARE HERRIKOIA

1863ko irailaren 13an argitaratu zen "Gaceta de los caminos de Hierro, año 8º, nº37" Madrilen. Bertan, 6. orrialdeko erdiko zutabean honako albistea jaso zen: "El día 1º del corriente se abrió a la explotación, como estaba anunciado, la sección del ferrocarril del Norte comprendida entre Beasain y San Sebastián que mide 42 kilómetros". Espainiako Liburutegi Nazionalean gordeta dagoen ale digitala ikusi nahi baduzu, sakatu irudiaren gainean.


Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila programakoak berriro ere gutaz gogoratu dira (entzun nahi baduzu, sakatu irudiaren gainean). Eskerrik asko. Programazio berrian, Norteko Ferrokarrilaren eguna eta ordua aldatu dira; ez ahaztu, orain, larunbatetan 15:00tatik 16:00tara.


Rafael Agirre Francok dioenez esku soinu diatonikoa trenbideko lanak egitera etorritako piamontearrek ekarri zuten Euskal Herrira; hain zuzen ere, Goierri aldean Aitzgorriko tuneletan ibili zirenak. Honen berri izateko sakatu hurrengo irduiaren gainean. AUÑAMENDI ENTZIKLOPEDIA Hala bada, esku soini txikiak ere 150 urte bete ditu gure artean. Esku soinu diatonikoa nola egiten den ikusi nahi al duzu? Hona hemen bideoa      


DATA ALDAKETA: Amaiurrera ekainean planifikatuta zegoen irteera irailera atzeratu da. Laister jakin araziko dugu data. Gogoratu irteera hau bazkide eta laguntzaileentzat dela. HURRENGO EKITALDIA: Trenbidea. 1863-2013, 150. urteurrena. Donostia-Beasain lehenengo tren bidaia ospatzeko ekitaldia antolatuko dugu, leku eta formato berri bat erabiliz. Laister zabalduko dugu guztiaren berri. URRIKO EKITALDIAK: Gaurko artzantza eta Ondarreko aztarnak antolatzen ari gara ere. Ondarreko irteera gidatua guztiz berezia izango da: artzantza zeharlerrotzat hartuz, geologia eta natura aztertuko ditugu, ...


Joxean Mujikaren aurkikuntzak ez dira nola nahikoak izan. Horregatik mediatikoak bihurtu dira. Hona hemen Naiz: egunkari digitalean jasotakoa; bertan aurreko larunbatean egindako irteeraren bideo ikusi dezakezu (erreportaiko argazki txikian sakatu).


Berria egunkariak Joxean Mujika (Lemniskatako kidea) eta EHUko taldearen aurkinkuntzen erreportai bat argitara eman du. Bertan azaltzen den Ondarre ingurua ezagutzeko, Lemniskatak programatuta du urrian irteera. Laister zabalduko dizuegu horren berri.



Lemniskatak antolatu duen hitzaldia dela eta, Eva Caballerok "La Mecánica del caracol" Radio Euskadi-ko programan Carlos Rilova elkarrizketatu du. Hona hemen esan duena:  


LEMNISKATA PRENTSAN

lemniskata 1456151042327 LEMNISKATA | 2013-06-16 00:00

Aurten trenbidearen 150. urteurrena ospatzen da Beasainen. Bertako gizarterako iraultza ekarri zuen  berrikuntza hau ezin zen gure programatik kanpo geratu. Epe laburrera emango dizuegu honen berri.  


1816ean Ludwig van Beethovenek, Wellingtonek 1813n Gasteizen bataila irabazi zuela ospatzeko lan bat argitara eman zuen. Une egokia dugu gure artean ezagutzera emateko. Ea ba gustukoa duzun.