LEGAZPIKO GAZTETXEA

Hemen da berriro ere urteroko ESKUZ BINAKAKO HERRI TXAPELKETA. Aurtengoa hirugarrena izango da, 40 bikotek parte hartuko dute eta horrela dago banatuta txapelketa: TALDEAKI. JARDUNALDIAII. JARDUNALDIAIII. JARDUNALDIA2. FASEA


Azkenik aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri dira. Berandu baina ziur gutxienez, kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz, dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke. Astelenean, Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia utzi ziguten jabe bazkideek, beraz, aurrena,  eskerrak emateko aprobetxatu nahiko genuke.   Bertan bilera egin zen dena martxan jartzeko, jakinda lehen egunetan kosta egingo zitzaigula martxa hartzea, materi...


Porfin esan daiteke aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri direla. Berandu baina ziur gutxienez, kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz, dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke.   Astelehenean, otsailak 2,  Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia uzten digute. Hori dela eta, astelehenean iluntzeko 6:30etan pabilioian bertan geratuko gara dena martxan jartzeko. Lehen egunetan kosta egingo zaigu martxa hartzea, materiala et...


Karrozetan lana egiteko lokalaren asuntoa itxi gabe daogoenez, gainontzekoarekin jarraituko dugu, gauzak ixten joateko. Lekua lortu bezain laster, hemen jakinaraziko dugu eta hurrengo egunean lokalean biltzeko ordua zehaztuko dugu.BAZKARIA: Jende kopuruaren arabera ikusiko dugu non antolatu. Gehiegi ez bagara erosoena gaztetxean egitea izango litzateke. Ordea, jende asko bagara, azokan ospatzearenaz hitzegin bazen ere, teilatupea itxi ezin daitekela ikusirik, eta pasa genezakeenn hotza kontutan izanda, bazkaria frontoian ospatzea eskatuko litzateke.Jendearen partehartzea “errazteko”, bazkar...


INAUTERIAK

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2009-01-19 23:30

   Ostegunean, hilaren 15an ospatutako bileran hartu ziren erabakiak hauek izan ziren gutxi gora behera.- Otsailaren 21ean, larunbatean, ihauteriak ere ospatzea. - 2 karroza egitea.- Karrozak egiteko lekua lortu bezain laster, bilera bat antolatzea lanak eta jantziak koordinatzeko.   Bileraren ondoren gestio batzuk egin dira eta honezkero remolkeak lortu dira, esan ere pabilioi bat lortzetik oso gertu gaudela.     Kultura sailetik diru laguntza bat jasoko dugula agindu digute. Hala ere, bileran dirua lortzeko aipatu ziren beste bide batzuk jorratzea...


TALDEEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:http://www.myspace.com/ymotekhttp://www.myspace.com/n0humano


Urtarrilak 2, hori da "aurtengo" GAZTETXEKO BERTSO TXAPELKETAren data ofiziala. Pasa den urtean parte hartu zuten Bikendi eta Mikel falta badira ere, Oier eta Azperekin batera bi fitxaje beri izango ditugu, Andoni Zabaleta eta Beñat Aierbe. Jakina, txapelduna ere bertan izango dugu, Iñurri hain zuzen. Eguna aprobetxatuz, Zingi Zangok, Legazpin, XX. mendeko euskararen inguruan egin zuen ikus-entzunezkoaren aurkezpena ere egingo da.


Arratsaldeko zazpiretan emango zaio hasiera festari. Herriko hainbat taldek hartuko dute parte. 5 euroren truke, kontzertuak eta garagardoa, kalimotxoa eta solomo bokataz gozatzeko aukera izango da, hau da, garagardo, kalimotxo eta bokaten barra librea.


Datorren larunbatean, hilak 20, BURDIN ROCK jaialdiaren laugarren edizioa ospatuko da Gaztetxean. Aurtengo honetan, BETAGARRI eta ERASO taldeek hartuko dute parte. Jaialdia 22:30etan hasiko da BETAGARRIREKIN eta sarrerak egunean bertan Gaztetxean eskuratu ahal izango dira 5 euroren truke.INFORMAZIO GEHIAGO BETAGARRI: http://www.betagarri.com/bio.php?lang=eu ERASO: http://www.erasomania.com/euskera/biografia.htm