Ostegunean, hilaren 15an ospatutako bileran hartu ziren
erabakiak hauek izan ziren gutxi gora behera. - Otsailaren 21ean,
larunbatean, ihauteriak ere ospatzea. - 2 karroza egitea. - Karrozak
egiteko lekua lortu bezain laster, bilera bat antolatzea lanak eta jantziak
koordinatzeko.
Bileraren ondoren gestio batzuk egin dira eta honezkero
remolkeak lortu dira, esan ere pabilioi bat lortzetik oso gertu gaudela.
Kultura sailetik diru laguntza bat jasoko dugula agindu digute. Hala
ere, bileran dirua lortzeko aipatu ziren beste bide batzuk jorratzea gelditzen
zaigu.
Bileraren ondoren, asteburuan zehar, bileran egondako zenbaitzuen
artean lasaiago hitzeginda, bi tematika desberdin eramateak izan ditzakeen
arriskuetaz ohartu da jende asko. Horretaz gaiz, ostiraleko gazte asanbladaren
bileran, LGAren ikuspegitik karrozatako baten tematika aproposena ez zela
erabaki zen. Gazte Asanbladak tematika horren inguruko karroza bati babesik ezin ziola eman
adostu zuen, eta hori dela eta, soilik sanferminetako tematika denen artean
aurrera eramatea proposatzen da.
Ostegun honetan, hilak 22, hau dena pixkat gehiago
azalduko dugu arratsaldeko 7retan kultur etxean ospatuko den bileran, baina
jendea aldez aurretik jakinaren gainean egon dadin eta bilerarako proposamenak
lantzen joateko,hemen komentatzen dugu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: