LEGAZPIKO GAZTETXEA

Aurten Legazpiko Gaztetxeak 15 urte betetzen ditu eta urteurren hau ospatzeko blog berria egin dugu, ospakizun honen harira gertatzen den guztiaren berri eman ahal izateko. Legazpiko Gazte Asanbladari buruz zer edo zer jakin nahi izanez gero, sartu gure blogean.   Hau da helbide berria: www.legazpikogaztetxea.wordpress.com


Iñauterietako ostiralean, Gaztetxeko pasarelan, mozorro desfile xelebrea ospatuko da. Gaueko 00:00etan hasiko da festa eta epaimahai aditua bertaratuko da  mozorro onenei merezi duten saria banatzeko. Jendearen parte hartzea oso garrantzitsua izango da, desfile berezi honi merezi duen giroa emateko.   Animatu eta agertu zaitez Gaztetxeko pasarela xelebre hontara!!!


Nahiz eta denbora gutxiren faltan egon, zapatuko inauteriekin aurrera egiteko erabakia hartu da. Hilabete baino gutxiago geratzen bada ere, zeozer itxurosoa egiteko modua ikusi da bi bileretan azaldutako gazteen aldetik. ITSASOA da aurtengo gaia, mozorrotzeko zein karroza ta kalejirarako joku dexente ematen du. Baina berriz ere dei bat egin nahi diogu legazpiko jende guztiari, zahar zein gazte, elkarte, lagun talde, eta batez ere kuadrilei. Gaia askoz ere ikusgarriagoa da talde txikitan tematikari buruzko mozorroak eramanda, kalejiran jokua eman dezaketen numeritoak erdi prestatuta…...


Aurreko bilera saiakeraren ondoren, tsunamia itsaso bare batetan geratu dela esan daiteke, 3-4 pertsona azalduta ezin direlako erabaki asko hartu inauteriak bezalako egun batetan dagoen lan guztia kontutan harturik. Hala ere, lehen bilera saiakerarekin soilik geure burua itotzeko intentziorik ez dugunez, hurrengo asterako beste bilera bat deitzen dugu, jende gehiago animatuko denaren esperantzaz, eta hortaz, zapatuko inauteriekin jarraitzeko intentzioz. Bigarren bilera honetara berriz ere oso jende gutxi azalduko balitz, orduan bai, zapatuko inauteri eguna bertan behera uzteko eraba...


Olentzerok oparik ekartzea nahi badezue, txintxok izan, ta gabon gaueko bezperako LGAn bilerara etorri, atsaldeko 7tan. Bertan ihauteriei buruz hitzeingo deu, beheko lokaleko lanekin jarraitzeko egun eta orduak zehaztuko ditugu ta 15. urteurrenai buruz hitzeiten jarraituko deu. Animau la ostia, merezi dola! Zabaldu mezue ahal dezuen gehiena ta gogorau guztiz irekie dala.


Badator txikitero eguna 2011 Abenduaren 28an!   Iazko egitarau berbera: 12:30tan poteoa gaztetxetik 14:30tan bazkaria gaztetxen Ondoren, salbesekienpueda! Bazkarirako txartelak gaztetxean salgai, 15 eypo Epemuga: abenduak 23 Erosi epe barrun dedio!!! Aurtengo kantaldiek arrakasta handia izatea espero dugu, aurten MARIATXIAK izango bait ditugu egunean zehar. No me sean chingones y venganse a mojar el gaznate cabrones!! 


Badator txikitero eguna 2011 Abenduaren 28an!   Iazko egitarau berbera: 12:30tan poteoa gaztetxetik 14:30tan bazkaria gaztetxen Ondoren, salbesekienpueda! Bazkarirako txartelak gaztetxean salgai, 15 eypo Epemuga: abenduak 23 Erosi epe barrun dedio!!! Aurtengo kantaldiek arrakasta handia izatea espero dugu, aurten MARIATXIAK izango bait ditugu egunean zehar. No me sean chingones y venganse a mojar el gaznate cabrones!! 


Ostiralean egindako bileran gaztetxeko beheko lokaleko txukuntze lanekin aurrera jarraitzea erabaki zen. Horretarako astelehen honetan, abenduaren 5ean atsaldeko 4 terdietan eta asteartean 5etan gelditu gara gaztetxean bertan. Denon laguntza eskertzekoa eta beharrezkoa da. Animatu! Edozein ideia ongietorria izango da.Bestalde, txapak egiteko tailer edo ikastaro bat hasi dute; eta aste honetan errepikatzeko asmotan daude. Honen inguruan informazio gehio emango dugu, tailer gehiago egin nahi dira eta.Hurrengo ostiralean beste bilera bat egingo da ohiko orduan, 7etan. Etorri bildurrikpe.


Aupa lagun!Azken asteotan jakitera eman dugun bezala, LGA indarberritzeko asmotan gaude eta horretarako bilerak antolatu eta ekintza-dinamika bat sortzen hasiak gara. Adibidez, gaztetxeko beheko lokala auzolanean txukuntzen hasi gara ahalik eta erabilera anitzena emateko intentzioarekin. Beraz, gaztetxean egiten diren gauza guztien berri emateko jarri dugu berriz ere abian zaharkitua zegoen Blog hau. Ahalik eta eguneratuen egon dadila saiatuko gara.  Gainera, 2012. urtean gaur egungo Gaztetxeak (garai bateko hiltegiak) 15 urte beteko ditu eta LGAri martxa berria emateko aitzakiarik apr...


BERTSOLARIAK:Fredi PaiaXabier SilbeiraJokin UrangaNOIZ: Martxoak 7, larunbata, 14:00etanNON: GaztetxeanMENUA: PaellaHaragie saltsanPostreaKafeak eta kopakPREZIOA: 18 €ypoEROSI TXARTELAK KARIBE ZAHARREAN EDO GAZTETXEAN, MARTXOAREN 1A BAINO LEHENOHARRA!! Martxoaren 1etik aurrera ez da txartelik salduko.