Zapatuko iñauterik 2012
Nahiz eta denbora gutxiren faltan egon, zapatuko inauteriekin aurrera
egiteko erabakia hartu da. Hilabete baino gutxiago geratzen bada ere,
zeozer itxurosoa egiteko modua ikusi da bi bileretan azaldutako gazteen
aldetik.
ITSASOA da aurtengo gaia, mozorrotzeko zein karroza ta kalejirarako
joku dexente ematen du. Baina berriz ere dei bat egin nahi diogu
legazpiko jende guztiari, zahar zein gazte, elkarte, lagun talde, eta
batez ere kuadrilei. Gaia askoz ere ikusgarriagoa da talde txikitan
tematikari buruzko mozorroak eramanda, kalejiran jokua eman dezaketen
numeritoak erdi prestatuta… hitz batean, denon artean gaia zabalduta eta
eta talde bezala aurrera eramaten inplikatuz. Ez dugu kalejira
karrozara eta bertan daudenei mugatu nahi, herri osoan ibiltzen bait
gara eta askoz gehiagorako potentziala dugula dakigulako.
Aurretik esandakora mugatzen jarraitu ezkero ez diogu bizitza luzerik ikusten egun honi.
Karrozaren
idea garatzeko, kalejirari buruz hitzegiteko eta egun honi beste
bultzada bat eman diozaioken edozer gauzataz hitzegiteko, arratsalde
gehieneatn biltzea espero dugu karroza egiteko utzi diguten pabiloilan.
Aurretik ekonomatoan egingo genuela esan bagenuen ere, azken orduko
arazo bategatik ezin izango bertan egin. Arazoa ekonomatoa uzten digun
pertsona berak konpondu digu beste pabiloi txiki baten leku bat utzi
bait digu, hemendik eskerrak eman besterik ezin dugu egin, bere laguntza
gabe ezinezkoa bait dugu karroza bat antolatzea (ordaindu ezin dugun
prezio bat ordainduta ez bada)
Lokal berria aitxuri ondotik txillida lekura doan kailejoiaren bukaeran dago, lnagintza enpresaren ondoan hain zuzen ere.
Horregatik
egun hortarako berriz ere mundu guztia animatu nahi dugu, batez ere
kuadrillak, bertan lanak garatzea errazagoa dela ikusten dugulako eta
gazteriaren antolaketan talde garrantzitsuenak direlako.
Laster egitaraua (printzipioz tipikoa) argitaratuko dugu eta
bazkarirako tiketak salgai jarri. Edozein proposamen edo dudatarako
gazte asanbladarekin kontuak jarri zaitezkete, edo atsalderen batetan
karroza egiten ari garen lekutik pasata.
OLATU HAU PASATZEN EZ DEZAGUN UTZI!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: