Zapatuko iñauterik
Aurreko bilera saiakeraren ondoren, tsunamia itsaso bare batetan geratu
dela esan daiteke, 3-4 pertsona azalduta ezin direlako erabaki asko
hartu inauteriak bezalako egun batetan dagoen lan guztia kontutan
harturik.
Hala ere, lehen bilera saiakerarekin soilik geure burua itotzeko
intentziorik ez dugunez, hurrengo asterako beste bilera bat deitzen
dugu, jende gehiago animatuko denaren esperantzaz, eta hortaz, zapatuko
inauteriekin jarraitzeko intentzioz. Bigarren bilera honetara berriz ere
oso jende gutxi azalduko balitz, orduan bai, zapatuko inauteri eguna
bertan behera uzteko erabaki zaila hartu beharko genuke.
Beraz animatu, lagunei komentatu, oharra konpartitu… ea aurten ere legazpi zapatuan mozorrotu dezakegun!
Bilera asteartean izango da, hilaren 17an, arratsaldeko 7retan, hau ere ekonomatoan.
ANIMO LA OSTIA!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: