2009ko ZAPATUKO IHAUTERIAK MARTXAN!

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2009-01-30 18:39

Porfin esan daiteke aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri direla. Berandu baina ziur gutxienez, kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz, dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke.

 

Astelehenean, otsailak 2,  Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia uzten digute. Hori dela eta, astelehenean iluntzeko 6:30etan pabilioian bertan geratuko gara dena martxan jartzeko. Lehen egunetan kosta egingo zaigu martxa hartzea, materiala eta tresnak faltako direlako, baina denen artean lana eginda dena ondo ateratzea espero degu.
Hasteko, norberak ahal duena eraman dezala, materiala, ideiak, lanerako gogoa, muestrarako argazkiak... Zer eta non erosteaz ere hitzegingo da.

 

Bazkarirako txartelak salgai egongo dira gaurtik aurrera, 12 euroren truke, karibe zaharrean, kukuen eta gaztetxean. Diru horrekin ahalik eta bazkaririk txukunena ematen saiatuko gara. Animatu jendea txartelak erostera, azken momentura arte utzi ez dezaten, saldutakoen numeroak baldintzatu bait dezake non eta zer bazkaldu..

 

Txarangaren asuntoa zail xamar dago; alternatibak pentsatzen joatea ez legoke gaizki. Proposamenak behar dira, baina “bueno, bonito y barato”, noski!

 

Berde xamar dagoen asuntoa mozorroena da. Konprometitu dira jantzi gutxi batzuk baina dexente geratzen dira aukeran, eta garrantzitsuena, “MOZO” txuri-gorriz joateko ez dago oraindik inor apuntatua, eta egunari kolorea emateko ezinbestekoa da halako mozorroz jende piloa ateratzea. Animatu mozorrozten eta mesedez aipatu zuen aukera gaztetxeko foruan!

 

401 urtez zapatun ihauteririk gabe,

¡pero ni uno más!






Utzi iruzkina: