Ihauteriak 2009 (hilaren 22ko bileraren ondoren)

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2009-01-26 09:34

Karrozetan lana egiteko lokalaren asuntoa itxi gabe daogoenez, gainontzekoarekin jarraituko dugu, gauzak ixten joateko. Lekua lortu bezain laster, hemen jakinaraziko dugu eta hurrengo egunean lokalean biltzeko ordua zehaztuko dugu.

BAZKARIA: Jende kopuruaren arabera ikusiko dugu non antolatu. Gehiegi ez bagara erosoena gaztetxean egitea izango litzateke. Ordea, jende asko bagara, azokan ospatzearenaz hitzegin bazen ere, teilatupea itxi ezin daitekela ikusirik, eta pasa genezakeenn hotza kontutan izanda, bazkaria frontoian ospatzea eskatuko litzateke.

Jendearen partehartzea “errazteko”, bazkaria jatetxeren batera eskatu egingo da, norberak ezer eraman behar ez izateko moduan. Hurrengo asteburutik aurrera(hilak 30), txartelak salgai jarriko dira 2 astez, bazkariaren eskaria ahalik eta zehaztuena egiteko. TXARTELIK EZ DUENAK EZ DU BAZKALDUKO.

TXARANGA: Egun txarra da bat lortzeko baina horren atzetik gabiltza. Batenbatek txarangakide bat ezagutu ezkero galdetu diezaiola egun horretan etortzerik izango luketen. Txaranga ordezkatzeko proposamenik balego, bota lasai, ez da soberan egongo eta.

KARROZAK: Bi egiten saiatuko gara. Batean zezen plaza baten zati bat egin nahi da eta bestean udaletxeko balkoia. Sanfermin portatil bat ere egingo da. Denbora eman ezkero navarreriako iturria ere egin nahi da. Desfilearen ibilbidea ixteko dago baina hegialdera buelta ematera igotzea adostu genuen.

MOZORROAK: Mozorro desberdinak aipatu ziren. Taldeka, kuadrillaka... ahal diren gehienak bete behar dira kalejira ondo girotua joateko. Lanerako lekua dugunean tematikaren inguruko mozorro zerrenda bat jarriko da, eta jendeak zerrendatik aukeratuz zerrenda osatzen joango litzateke; foro honen bidez jendearen aukeraketaz informatuko litzateke eta zerrenda eguneratzen joango da..

Gutxi gora behera horrela doa asuntoa.

“MOZOAK”: Jende dexente joan beharko litzateke oinarrizko janzkera txuri-gorriz.
ZEZENAK eta KABESTROAK:
TOREROAK:
PIKADOREA: Beñat
ENTZIERROKO ARTZAIAK:
GIRIAK:
PEÑA sanferminera:
Zurruteroak kuadrilla, konfirmatzeke
GURUTZE GORRIA: Ta kitto kuadrilla
JULEN MADINA KORRIKALARIA, (el calvo de “pasalo”):
EhPAÑA DIREZTO: Kone eta Yoli, konfirmatzeke.

Ekarpena egitekotan ondo legoke azaltzea zenbat pertsona izango diren mozorro horrekin aterako direnak.
Baino bildurripe bota ideia gehiago, denak direlako ongietorriak.

INGURUKOAK ANIMATU!
porque llegaron las fiestas
de esta gloriosa ciudad
que son en el mundo entero
una cosa singular.
¡¡Riau-Riau!!




Utzi iruzkina: