Aurtengo sanferminetarako gutxiago falta da!
Azkenik
aurtengo zapatuko ihauteriak martxan jarri dira. Berandu baina ziur gutxienez,
kontutan izanda dena bertan behera gelditzeko egon den arriskua, esan beharra
bait dago karrozak prestatzeko lekua azken momentuan lortu dugula, eta hortaz,
dena ondo atera dadin denok ahalegintxo bat egitea eskatu nahiko genuke.
Astelenean, Mantxolako “Mangos Etxe” zenaren pabilioia utzi ziguten jabe
bazkideek, beraz, aurrena, eskerrak
emateko aprobetxatu nahiko genuke.
Bertan
bilera egin zen dena martxan jartzeko, jakinda lehen egunetan kosta egingo
zitzaigula martxa hartzea, materiala eta tresnak faltako zirelako, baina denen
artean lanean arituta eta orain artekoa ikusita, dena ondo ateratzea espero
degu.
Hemendik
aprobetxatu nahi dugu ere jendea bertara gerturatzera animatzeko, ze naiz eta
karrozak prestatzeko lana bideratua egon, gainontzeko denaz hitzegiteko,
proposamen berriak egiteko, eguna antolatzeko eta zenbait eginbeharren ardura
banatzeko, jendea beharrezkoa da.
Oraingoz
konpontzeko daukagun arazo larriena desfilerako musika animazioarena da; urteko
egunik okerrena omen da ihauteritako zapatua txaranga bat, (edo beste zeozer)
lortzeko, eta ahaleginak egin badira ere, oraingoz arazo hau konpondu gabe
daukagu. Lagungarri izan daitezkeen proposamen denak ongietorriak izango dira,
baina mesedez igo “mangos”era proposatzera edo gaztetxeko web orriko foroan
bota.
Honekin
batera ere, jendeak zein mozorro aukeratu duen azaltzea eskatu nahiko genuke,
denetarik egon dadin, baina sanferminero txurigorriak gehiengo zabala izan
daitezen.
Gogoratu bazkarirako txartelak salgai daudela 12 euroren truke, karibe
zaharrean, kukuen eta gaztetxean. Txartelak erosteko azken eguna otsailak 15a
izango da; erosi mesedez txartela eparen barruan bazkarian arazorik gerta ez
dadin, eta horretaz gain, saldutako tiket kantitatearen arabera ikusiko delako
zer bazkaldu eta non bazkaldu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: