5 InTeReStInG BLOg!!-> GeUre bLoGa,gEuRe iTzALa!
Egia esan Joxe-ri kasu egin banion ez zitzaidan egiten nenbilen lana borratuko.Berak dioen moduan hau lehenik eta behin word-en gorde behar baita. Bestela niri pasatu zaidan antzera, egin duzun dena ezabatzea nahi baduzu, ezabatzeko botoiarekin konturatu gabe ikutzea baino ez duzu. Zer egingo diogu?-> berriz hasi behar! Baina orain ez dudanez denborarik beste batean izan beharko! Beraz kontuz BLOGARIAK!
TO BE CONTINUED
( barkatu ergozpenak, out of order)
weltatu naiz!!!!! Orain denbora gehiago dudala dirudi, beno egia esan ez. Arratsaldez ikasten baut ere, eta goiza izan aisialdirako ordua edo lanak egitekoa, ez dudalako denbora askorik soberan izaten. Gainera horrelakoak egiten hasten naizen bakoitzean, ez diot nik autobusari itxaroten baizik eta berak niri. Bai, bai horrela da. 3 aldiz geldiarazi dut jada autobusa. lotsagarria benetan. Gainera egin nuen 2.ean zortea ere ez zen nire alde egon gidari berdina izatea gertatu baitzen eta esan zidan autobusera salto batez igotzen ari nintze bitartean: " Baina ez zaitezte ohitu e!". Nire pasarteak alde batera utziz Harira joan beharko naiz behingoz, ze badakit aspertzeko gogoa izanez gero historiako libururen bat edo horrela hartzerik baino ez duzuela, eta hona sartzen bazarete zerbait alaiagoa edo atseginagoa ari zaretela bilatzen , lasai, banoa eta.
Joxe, lan ofizial hemendik behera.
"5 blog interesting" bilatzeko agindua jaso eta gero Aurki.com-en sartu eta bazter guztika kuxkuxeatzen hasi nintzen, Sherlock Holmes bere kasuetako hilketarik zailenaren atzean pistak bilatzen bailitzan. Horrela labetik atera berri dauden 5 blog dakartzat.
5 eparru ezberdinetan aurkitu ditut:
- Pertsonaleri dagokienez, gehienetan agertzen den batena erakutsiko dizuet, Josu Leokanne izenburua duen batena. Josu 19 urteko gaztea da eta gure antzera iko ikasten ari da baina leioan. Ongi gogoratzen dut nire ikastolan ikasi zuela eta nola pasatzen zituen jolaorduak, bere gelakideek futbolera jokatzen zuten bitartean bere kantu-kantari ibiltzen baitzen; Nino Bravo-ren "Libre" kantatzen, hain zuzen ere. Hor ikusten zen bere sustraiak norabidea publikoaren aurrean zerbait aurkeztekoa zela. Denboralditxo batean beraren berririk jaso gabe egon ostean hara non topatu ginen debegesako idazlan lehiaketa batean, podiumean biok, poz-pozik. Batek bere bizikleta zuela eskuan eta besteak,berriz, minikatea. harrezkero Eibarko saltsa guztietan dabil baina azpimarragarrienak ustekabe (eibarko txaranga/fanfarrea) eta bere kuadrila La moska gao eta arraten jarri zuten txozna: taska gao esango nuke. Eta hementxe patuak berriro batu gaitu, lehiaketa berbereko sariak irabazi eta geroztik, Blogari. Baina, ez pentsa bertan jarri dudala nire herriko eta ezaguna izateagtik, ez. Izan ere, sartu naizen arte ez dut bera zenaren berririk izan. Aukeratu dut benetan okitua delako, erabatekoa. Bertara izenburuak arreta deitu didalako sartu naiz: " arrautzak batzokira".
Eta hara non hartu dudan sorpresa artikuluak nire auzoan aurkitzen den batzokiaren inguruan hitzegiten duela ikusi dudanean. Artikulu hau argazkiz hornitua dago eta baita informazio gehiago nahi izanez gero, non lor dezakezun. Horrez gain, Blog-aren presentazioa txalogarria da,berak publikatu berri duen artikuluaren adjetiboaren modukoa. Bertan pil-pilean dauden albiste zein gai aurki ditzakegu, objetibotasuna behar dugunena horrela eta subjetibotasuna behar dugunean, ordea, subjetiboa guztiz. Bertan ezin izan ditu atsotitzak, esaerak, metaforak eta batez ere Eibar inguruko bitxikeriak ahaztu, eta ezta punta-puntako teknologiak sortutako mugimenduzko esaldiak, copyright eta abar. Horrelakoa da, Josu Leokanne-ren blog-a, sartu besterik ez duzue!
- Hezkuntzari dagokionez, berriz, Euskal jakintza topatu dut. Hau ordiziako jakintza ikastolako gazteek sortutakoa da. Benetan harrigarria ikastolako gazte batzuek mugi dezaketena. Bertara sartzean igartzen da jende asko ibiltzen dela bertan nabigatzen izan ere, denetarik dauka:
- Euskarazko baliabideak: hiztegiak, EGA ariketak eta azterketak...
- Hautaprobak
- Hizkuntzarekin lotutako jokoak
- Azken argitalpenei hainbat komunikabidetan egindako kritikak
- Euskal idazleei buruzko informazioa
- Ikasleen idazlanak, kritikak...
- Bururatzen joango zaizkigun besteak
- Egutegia
- Web 2.0
- Albisteak
- Umorea
- Gazteen freskotasuna

Hor aurkitzen da Jakintza ikastola, Ordizian . Benetan gomendatzen dizuet Blog hau, Blog bat baino gehiago, denok erabil dezakegun lan-tresna baita!
- 3. blogari dagokionez, musikaren esparruan aurkitu dut. Bertan danbaka webgunea zoragarria iruditu zait. Bertan debagoieneko gazteen artean dagoen musika lehiaketa baitago abiadan. Oso aberatsgarria iruditu zait horrelako gauzak eta aukerak ematea gaur egungo euskaldun gazteei, ez delako erraza maketa bat atera eta jendeak entzuteaeta musika hori herrietan zehar hedatzea.. Blog honetan talde bakoitzari dagozkion xehetasunez gain, argazki batez hornitua eta euren 3 kanta agertzen dira. Benetan txalogarria. Horregatik, esan nahiko nuke ea deba barrenekoak ere animatzen diren horrelako zerbait ateratzen, Eibarren laister gainera zabalduko duten Coliseoa leku paregabea izango litzateke kontzertuak emateko. Hori bai, zaila ikusten dut Eibarko alkatetza aldetik, utopikoa. Bertako jaietara asko estiratuz gero Rosendo edo Karina ekartzen baititu, lotsagarria da, baina horrelaxe da. Harira bueltatzen, Danbakan 2 talde gomendatzen dizkizuet; alde batetik, arrasatear "5 TWISTERS" hauek rock &rolla daramate zainetan eta hauxe gaztelanaiz egiten dute. Esan beharra dago, bertan gure gelakidea den " Xabi"-k baxua jotzen duela. Bestalde "SCAM" taldea aurkitzen da, punk-rock estiloan mugitzen direlarik. Hauek,ordea, aretxabaletakoak dira eta bertan ere bi klasekide daude; "Mikel" (ahotsa) eta "Imanol" (bateria). Horrez gain, arreta deitu dit "raul lasa"-ren kanta baten letrak, "la polla de mi jefe" izenburua duenak. Entzun ezazue hau eta aipatu berri ditudanen kantak eta mean botoa onenagatik!
- Azkenaurreneko bloga, Teknofilo gunean topatu dut. Gaztelumendi dauka izena eta 2004ko abenduaren 3an abian jarritako proiektu komunikatiboa da. Blogetik herri kazetaritza, agitazioa, eztabaidak, teknologia berriei buruzko iruzkinak eta Euskal Herrian beste era batera murgiltzeko aukera izan du. Azken artikuluak deitu dit niri arreta, web 2.0-ri buruz hitzegiten baitu. Berak Eibarren ueu-n egin berri duen web 2.0-ren ikastraoan izandako komeriekin datorkigu, eta berak ikasitakoa organigrama batean azaltzen digu. txukuna benetan.
- Azkenik, 5.bloga Euskara sailean topatu dut. Fernando Muniozgurenek egindako izugarrizko lana. Fernando pasadan uztailean galdu genuen tamalez. Bera Eibartarra zen eta Euskara izugarri bultzatu izateaz gain, pentsalari eta komunikatzailea ere bazen. Udaleko euskara teknikaria eta batzordeko arduraduna eta Argia, Berria, Egunkaria, Herri irratia eta Euskadi irratiko ohiko kolaboratzailea. Gainera, eta kitto Eibartarron astekaria sortu zuena ere izan zen, eta baita euskararen normalizazioaren hainbat proposamen sortu zituena. Profesionalki hori guztia zen eta pertsonalki nire iataren lehengusua. Hori dela eta aukeratu dut nik bere bloga, artikulu interesgarri , eibarko komeriak, bere barne sentimenduak eta gertaera espezialak aurkitzeaz gain bere blogean, omenalditxo bat egiteko bai berari eta bai bere blogari mundu honetan sartu berri garenok. Nik uste dut bera erreferentzia moduan hartzeko paregabea dela, eta konturatuko zineten moduan blog batek ez duelako heriotzarik. Horregatik, nahiz eta gure gorputza hil, gure arimak beti jarraituko du gure blogeko hitzen barren barrenean egoten. Geure bloga, geure itzala.
Laburbilduz, esango nuke batu ditudan blog gehienak Eibar-ekin zerikusia dutela, baina egia esan , blogarien mundua eibartarrez josia dago. Besterik gabe, agur bero bat!
Iruzkinak
Eneko 2006-10-16 10:49 #1
jaja, ez zara izan lehena ezta azkena jo ta sua kriston parrafadia idazten ordu erdi eman ondoren dana pikutara joan zaiona: argia joan dela, ez dakit zein teklari eman, edo auskalo zer...

Baina ez da zertan word-en idatzi behar derrigorrez, edozein testu editorek edo oharrak idazteko programa xume batek balio du.

Animo!!!

Josu 2006-10-16 10:57 #2
Neri gero eta gutxiago gustatzen zait Word eta windows orokorrean. Hala ere, Urkiola anderea, hemen be gorde leike, publikatu barik. Erreza da, argitaratzeko unean, Estatusa Ezkutuan aukeratu baino ez duzu, eta gero editatzen jarraitu.

Noiz edo noiz hasi dut hemen artikulu bat, eta beste baterako utzi. Baina bai, Joxek dion bezela, hobe ordenagailuan gordetzen joatea...

Agian horrela eduki txapa alde batera utzi eta zuzenean muinera joango zara, bigarren aldiz idaztean. Begiratu alde ona. ;)

2006-10-16 21:48 #3
eztakit zuek, baina nik holako momentuetan kriston amorrua hartzen dot ordenadoriakin. Inspirazino momentu luze bat euki eta segunduko xehetasun inozo batekin dana PIKUTARA! zelako amorrua! holakuetan damutzen naiz teknologia hainbeste aurreratu izanaz! Plumiakin idatzi ezkero, ezin zaizulako hauxe gertau. Baina weno teknologiak aurrera doiazen einian, hamen itxen dguzen akatsak murrizten joango diralako esperantzan nau! bestelan... AKABO!
Ane urkiola 2006-10-16 21:49 #4
parkau ahaztu in jata firmatzia!!!!!!!!! ane naiz
Ane urkiola 2006-10-16 21:52 #5
ah! eskerrik asko ezkutuan jarri zeinkela zure estatusa esatiarren, eztakizu zelako ondo etorriko jatan. ze benetan kutria iruditzen jatan artikulu bat amaitxu gabe hor ipintzia en plan "txapuzero"! jajaja! holako trukuak esplikatzeko eizu artikuku bat mese, printzipiantiak asko eskertuko dou, benetan! Edo adibidez esplikatzeko zelan ipini mobitzen dirazen letrak eta blogian!!!!!! eskerrik
Josu 2006-10-17 13:34 #6
Joe Urkohole! Hori da propaganda egiten ari zaretena. Ondo ondo, segi holan! Eta ez kontatu intimdade guztiak! Ez dot gogoratzen nik Nino Bravo abesten pasatzen nuenik jolasordua. Baina egia da, inoiz ez naizela oso futbolzalea izan... Hori memoria zurea. Eskerrak orduan bideokamera zuen mugikorrik ez zegoela!!
Maite 2006-10-18 09:45 #7
Aupa, Ane! Mila esker euskaljakintza aipatzeagatik!!!! :-) Gurea, DBHO 2n euskara lantzeko erabiltzen dugun bloga da. Ikasleek eta nik (Maite, irakaslea) artikuluak idatzi eta, horretaz gain, denetarik pixka bat egiten dugu: baliabideen bilduma, euskara lantzeko ariketak sortu...Okurritzen zaigun guztia!!! Zure aipamena ikasleei erakutsiko diet eta ziur nago asko gustatuko zaiela. Animo zuri eta zure kide blogariei!

2006-10-18 12:16 #8
epa maite! lehenik eta behin eskerrik asko eta zorionak izan duzuen arrakastagatik. Baina ez dut ulertzen oso ondo zer den dbho, esplikatu zenidake faborez? eskerrik asko ta segi horrela! ane(eibar)
Joxe Aranzabal 2006-10-18 23:36 #9
Aupa, Ane! Sekulako lana egin duzu, seguruenik amorruak akuilatuta. Hala ere, ateratako zenbait artikulu repe dituzu, azken hirurak. Beraz, ezabatuz gero kalterik ez. Dena dela, zorionak berriro ere egindako lanagatik. Blogari peto-petoa zara, beste eibartar askoren moduan. Segi horrela!

Maite 2006-10-19 06:31 #10
Aupa, Ane! DBHO batxilergoaren 2. maila da, hau da, Ordiziako Jakintza Ikastolakoak gara eta euskara lantzen dugu batxilergo 2. mailan (17-18) blogaren bitartez. Aurtengo ikasleak eta ni goiburuko argazkikoak gara!!!!

Muxu handi bat eta segi lanean. Ikusiko duzu zenbat lagun egin daitezkeen blog bat erabiliz. :-)

Ahhh! ia-ia ahaztu egiten zait:

Goraintziak Joxeri

ane urkiola 2006-10-19 08:12 #11
epa maite! emango dizkiot goraintziak JOXE ARANZABAL jaunari, dirudienez Euskal Herri osoak ezagutzen du! a zer nolako ospe eta arrakasta!ai ama! Gaiari eutsiz, eskerrik asko izan dudan duda argitzeagatik eta esan baharra daukat, nik 18 urte ditudala eta oraintxe hasi berri naizela karreran. Nik ignazio Zuloaga institututan ikasi nuen, Eibarren eta ez dauka blogik, web xume bat besterik ez. Zuek nola hasi zineten? espero dot lagunak egitea! hori bai, gero inoiz elkartu ahal zarete? muxu bat zuri ere! ondo segi! Ane Urkiola
Utzi iruzkina: