Kressala

Jon Kortabitarteren bloga

Aupa! Zer moduz?

5
jke 1456149175300 Kressala | 2006-04-05 19:23

Kaixo Jon!!!!Zer moduz Eibar aldetik? Ni oso ondo nabil ...Horrela hasi ohi ziren eskutitzak garai batean. Gaur egun eskutitzak idazteko ohitura asko galdu egin dela esan daiteke. Teknologia berriak dira honen errudun. Posta elektroniko bidez bidaltzen diren mezuak direla, SMS madarikatuak direla, bat-bateko mezu jario bidezko elkarrizketak (MSN),... Denetarik dago.Gaur aritu naiz armairuan gordeta neuzkan eskutitz batzuei hautsa kentzen, eta horiek daukate horiek  istorio eta historia... Nere uste apalean, eskuz idatzitako mezu batek ordenagailuz idazten den edozerk baino balio handia...


Eguzki eklipsea

1
jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-29 15:01

Gaur bi orduz eguzki eklipse batek penintsula zeharkatu du. Eguzki azaleraren %25a estali du ilargiak gurean, baina Afrika, Hego Amerika eta Asia herrialdeetan, lau minutuz bada ere eguna gau egin da.NASAk, historian lehenbiziko aldiz, eguzki eklipsea zuzenean eman du mundu osotik ikusteko bezala. Hauek diotenez, eklipse hau ohi baino luzeagoa izan da, normalean mota honetako gertakizunek bi minutu inguru irauten baitute.Orain sarean daude argazki ugari. Ikaragarriak dira irudi batzuk, merezi du buelta bat ematea.


Zuri

1
jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-28 00:00

Eztakit nola esan. Nola idatzi. Bihotzean kilimak sortzen zaizkit zutaz gogoratzen naizen bakoitzean. Zu zara maite dudan neskatxa bakarra, zu zara zorionez ezagutu zintudan lore liraina, zu zara eragiten didana irri eta negarra, zure irria gogoratzeak sortzen dit zirrara,… Behin oparitu nizun larrosa urdinaren arantzak erori egin dira, lorea simeltzen hasi da. Behin itsasoko haizeak elkartu gintuen. Eskailerak igo, eskailerak jeitsi,… hura bai polita. Baina halako batean, baztertu egin gintuen. Gu bion arteko distantziak, gure maitasun itsuak,… Hau ez da poesia bat, ezta gutxiago ere, bih...


Informatikaria eta euskalduna izanik, gai honi buruz ez hitz egitea delitua litzateke. Badago sarean euskarazko software katalogo bat, euskaraz idatzitako software guztia bertan atzigarri dagoelarik.Aisialdirako tresnak, interneten nabigatzeko tresnak,...Begirada bat botatzea gomendatuko nizueke.Era berean, eta momentua aprobetsatuz, Sustatuk orain dela ez gehiegi nabigatzailea euskaratzeko "kanpaina" abiatu zuen. Nik ere hemendik bultzatu nahi zaituztet ustekaberen webgunean bere garaian egin nuen bezala.Oso erraza da eta pauso gutxi batzuk jarraitu beharko dituzue soilik: Nabigatzailea eu...


ETAk suetena iragarri du. Informazio asko dago albiste honi buruz euskal blogosferan eta baita hedabide guztietan ere. Berria.info webgunean, kaleratutako agiriaren euskarazko bertsioa irakurri ahal izango duzue. Euskal Herriarentzako une berezi honetan, gainontzekoen mugimenduen zain egongo gara. Batzuk ezingo dute aitzakiatzat erabili borroka armatua. Zein da orain Espainia eta Frantziako gobernuek hartuko duten bidea? ETAk demokraziaren alde egingo duela dio eta gatazkaren konponketa posible dela azpimarratzen du. Pozik hartzeko albistea. Badirudi udaberria loratu del...


Istripua

jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-22 21:38

Ama...kotxea hartu eta kalera atera naiz. Gogoratu nintzen zuk esandakoaz. Alkoholik ez erateko, mesedez eskatu zenidan. Horrela egin nuen, nire buruaz harro sentitu nintzen. Erabaki egoki bat hartu nuen.Azkenean gaua bukatzear zegoela etxera itzultzeko ordua iritsi zen. Egoera onean egon gabe genteak kotxea hartzen zuela ikusi nuen. Hala ere, nire kotxerako bidea hartu nuen etxera lasai iritsiko nintzenaren ziurtasun osoz. Ama, ezin dut sinetsi! Bidearen erdian lurrean etzanda nago eta polizia baten ahotsa besterik ez dut entzuten: "Kotxeko gidaria mozkorra zihoan"Ama, hain da ahots ...


Bueltak eta bueltak

jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-21 18:39

Batzutan ohetik alferkeriaz jeikitzen gara, lo gutxi egin dugulako edota aurreko gauean edandako sagardo guztia buruan dugulako. Badaude beste egun batzuk ohartzen zarela ohetik jeikitzeak ez duela ezertarako merezi izan. Euria ari du, pertsiana zabaldu bezain laister leihoak buzti dira. Fresko dago. Eguna ez da ondo hasi. Goizeko 7ak dira eta oraindik egun guztia daukazu aurretik. Eginbehar gehiegirik izan ez arren denborak aurrera egiten du. Lagunek uko egiten dizute. Maite duzun neskak, ez du ezer jakin nahi. Telebistako iragarkia gogoratuz Donutsa jatea pentsatzen duzu. Telefono hotsak...


Hitzak...

jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-15 10:16

    Askotan pentsatu izan dut hitzek daukaten esanahien garrantzian, hala eta guztiz ere, maitasuna, askatasuna, tolerantzia,... bezalako hitzen esanahia aztertzerakoan begiak lauzotu egiten zaizkit hiztegiko letra-zoparen aurrean.    Maitasuna. Hitz goxoa, ahozkatzeko askotan askok ezin dutena. Nik zu maite zaitut eta zuk ni maite nauzu. Dena polita, liluragarria,... Sentimendu batean oinarritzen gara hitz horiek ahozkatzeko, maitasuna bera, sentimendu bat omen da eta. Bakoitzak maitasuna adierazteko bere label propioa dauka: begirada, larrosa, poesi...


Aurkezpena

2
jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-15 09:52

Blog honi hasiera emateko aurkezpen hitz batzuk buruan nituen bueltaka baina orain momentuan ahaztu egin zaizkit. Sintaktikoki, lexikoki, morfologikoki, ... gaizki eratutako hitz edota esaldiak erabiltzen baditut barka diezadatela euskaldun garbiek. Euskarari bere txokoa dagokio interneten, eta txoko hori handitu nahian, nere hitzak, aipuak, pentsamenduak, ... idatziko ditut bertan. Gaia, librea. Malkotan batzuetan, irriparrez bestetan, ...  Espero dut zueri ere gustatuko zaizuela, eta ondorioz zuen iritzi eta kritiken zain egongo naiz. Ekin diezaiogun lanari!!!


jke 1456149175300

Kresalari, itsas ura ere esan ohi zaio. Txomin Agirrek ere bere garaian idatzitako liburu bati izen hau ezarri zion. Badakit hobeto legokeela gesala esatea. Nik, kressala erabiliko dut, ur gaziak ezaba ditzakeen hitz horiek isladatzeko.