Zuri

jke 1456149175300 Kressala | 2006-03-28 00:00
1

Eztakit nola esan. Nola idatzi. Bihotzean kilimak sortzen zaizkit zutaz gogoratzen naizen bakoitzean. Zu zara maite dudan neskatxa bakarra, zu zara zorionez ezagutu zintudan lore liraina, zu zara eragiten didana irri eta negarra, zure irria gogoratzeak sortzen dit zirrara,… Behin oparitu nizun larrosa urdinaren arantzak erori egin dira, lorea simeltzen hasi da. Behin itsasoko haizeak elkartu gintuen. Eskailerak igo, eskailerak jeitsi,… hura bai polita. Baina halako batean, baztertu egin gintuen. Gu bion arteko distantziak, gure maitasun itsuak,… Hau ez da poesia bat, ezta gutxiago ere, bihotzak idatzitako letra segida bat da, bihotzaren taupadek eragindako letra sorta. Azken finean, ez dut hitzik aurkitzen zuganako maitasuna azaltzeko.

Teketen

Teketen 2006-03-28 01:01 #1

taupada gogorrak, momentu latzetan. Etortzear daude garai ederrak! udaBERRIAK :P<br />


Utzi iruzkina: