Hitzak...
Askotan pentsatu izan dut hitzek daukaten esanahien garrantzian, hala eta guztiz ere, maitasuna, askatasuna, tolerantzia,... bezalako hitzen esanahia aztertzerakoan begiak lauzotu egiten zaizkit hiztegiko letra-zoparen aurrean.
Maitasuna. Hitz goxoa, ahozkatzeko askotan askok ezin dutena. Nik zu maite zaitut eta zuk ni maite nauzu. Dena polita, liluragarria,... Sentimendu batean oinarritzen gara hitz horiek ahozkatzeko, maitasuna bera, sentimendu bat omen da eta. Bakoitzak maitasuna adierazteko bere label propioa dauka: begirada, larrosa, poesia, muxua,... Zein da zurea?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: