Euskal Herrian badira tontoarena egin eta ustezko ezjakintasunarekin euren burua eta ekintzak zuritzen dituztenak. Sarritan, gainera, ezjakinarena eginda gainerako jende arduratsu eta zintzoen eskubideak alboratzen dituzte. Hau, ordea, zer dela-eta? Gizartearen antolakuntza gorenaren funtzioetako bat gizabanakoen askatasuna eta eskubideak zaintzea da. Zuzenbidezko gizarte batean legeak dira elkarbizitza egokia eta baketsua antolatzeko tresnak. Besteak beste, bestela indartsuena jaun eta jabe bihurtuko liratekelako, eta gizarte kontratua pikutara joan. Eskubideak, berriz...
Benetako elebitasuna defendatzen dugunen aurka, euskal hizkuntzan mintzatzearen aurka dauden espainolistak daude (antzeko azpikeriaz frantzia aldekoak ere, bestalde). Hauei entzun izan diedan gauzetako bat da beraien hizkera askatasun osoz egiteko aukera dutela. Eta orain, berriz, ez dutela horrelakorik egiteko askatasunik, geurea ezartzen diegula, alegia. Inposaketa egoera hau amaitzean espainol eta euskaldunen artean harreman beroak sortuko omen dira eta orduan bai benetan euskara maitetasun osoz landuko omen dute. Beraz, zeren zain daude? Horrelakoak esan eta itxurak ...
Hizkera kastilanoak -eta era berean Frantsezak- inoiz ez dute, behar bezala behinik behin, Euskal Herrian lur-hartu; hau da, inoiz ez dira naturalak izan, bertakoak eta propioak alegia. Horrexegaitik ari dira behin eta berriz gure hizkuntzaren aurka. Jende hauek gure lurraren kontrol politiko osoa izan badute ere, euskara ez dute eurena; argi dago, berriz, euskalduntzen dena ez dela euretarikoa egiten. Hori dela-eta, eginahalak eta bi egiten dituzte gure hizkuntza lur honetatik desagertarazteko ahaleginean. Oraindik ere lan horretan ari dira,gainera: horrenbestez, jarraitu beharra ...
Nire lagunekin patxada ederrean euskaraz solasean ari naizenean, erbesteko norbait hurbildu dela-eta, gure jarduna bere hizkerara aldatzen badugu, badira uste dutenak edukazio onagatik egiten dugula; baina horrelakoak lotsagabeak besterik ez dira. Izan ere, bere giroan hitzegiten ari direnen aurrean bakea apurtu, eta naturala ez dena ezarraraziz, lotsariak sentitzen ez duena, gaizki hezitakoa besterik ezin da izan. Horrelakotan, lagun barri honek ulertu behar du ez dugula edukazio onarengaitik egiten. Ondo hezitakoa bada berehalakoan eskatu behar du gure hizkuntzan jarduteko. Horrela era...