Heziketa eta esker ona
Nire lagunekin patxada ederrean euskaraz solasean ari naizenean, erbesteko norbait hurbildu dela-eta, gure jarduna bere hizkerara aldatzen badugu, badira uste dutenak edukazio onagatik egiten dugula; baina horrelakoak lotsagabeak besterik ez dira. Izan ere, bere giroan hitzegiten ari direnen aurrean bakea apurtu, eta naturala ez dena ezarraraziz, lotsariak sentitzen ez duena, gaizki hezitakoa besterik ezin da izan.
Horrelakotan, lagun barri honek ulertu behar du ez dugula edukazio onarengaitik egiten. Ondo hezitakoa bada berehalakoan eskatu behar du gure hizkuntzan jarduteko. Horrela erakusten du, alde batetik, beragatik besteek aldatu behar izatea tamalgarria iruditzen zaiola, behartzea alegia; bestalde, jakin ere badaki horrela, eta ez bestela, ikasiko duela berak ere gure hizkuntza.
Lagunei begirunea izateaz aparte, ezergatik ere ez dugu ahaztu behar beti zor zaiola esker ona irakasleari; beraz, aukera aprobetxetzen jakin behar da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: