Maitasun sutsua

No profile photo Jaregin | 2015-06-07 20:54

Benetako elebitasuna defendatzen dugunen aurka,  euskal hizkuntzan mintzatzearen aurka dauden espainolistak daude (antzeko azpikeriaz frantzia aldekoak ere, bestalde). Hauei entzun izan diedan gauzetako bat da  beraien hizkera askatasun osoz egiteko aukera dutela. Eta orain, berriz, ez dutela horrelakorik egiteko askatasunik, geurea ezartzen diegula, alegia. Inposaketa egoera hau amaitzean espainol eta euskaldunen artean harreman beroak sortuko omen dira eta orduan bai benetan euskara maitetasun osoz landuko omen dute.

  Beraz, zeren zain daude? Horrelakoak esan eta itxurak egin arren, gaur  egun kastilanoek badute askatasun osoa beren hizkuntzan aritzeko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria kastilanoz  idazten da, ikastoletan kastilanoa irakasten da, eta ez dute zertan itxaron behar gehiagori maitasun sutsu hori erakusteko. Izan ere, unibertsidadetan ere gorengo irakasleak espainolez egiten dute, naiz eta norbaitek, Zerbantezen hizkera ez dakielako, euskara erabilteko eskatzen badie hala egiten duten, noski.

 Zeren zain daude espainolistak esaten duten anaitasun eta berotasun hori agertzeko? Nik dakidala eurek ere badituzte eskolak, eta hizkera arrotzen aurretik irakasten al dituzte gainerako hizkuntza espainolak?

 Benetan ez dira gauza eusko esateko, ez eta euskara ere,  bere aldaerak asmatu dituzte hau esatea saihestearren, <<vasco>>. Eusk aurreizkitik eratorritako edozein berba aipatze hutsak ondoeza eragiten diete-eta. Ahal duten leku guztietatik ezkutatu, kendu eta aitamena bera ere ukatzen zaio euskal duen edozeri. Edozelango itzulingurua egiten dute  ez aitortzearren jatorrian diran moduan.  Hau da hau euskofobia.

 Ikusi berri dut kastilanoz egindako eskola liburu batzuk, eta Europako mapa batzuk bertan; ikusi dut nola Frantzia, Inglaterra, Alemania, Errusia… eta  <>vascongadas>> ipintzen duten, hau da,  Euskal Herria hitza kendu dute, besterik gabe gure herridia ukatzen dute. Hau ikustea nahikoa da kastilanoek ahalmen pedagogikorik ez dutela jakiteko; agerian uzten dute.

 Dudarik gabe, irakasteko gogoa zuzena izan behar da; kezkarik gabekoa, politika eta erlijio aurreritzirik gabekoa. Interes publikoak eskatzen du irakaskuntza politika edo erlijio doktrinetatik at egotea; eta, erabat bildurgarria da espainolista itsu horien eskuetan uztea irakaskuntza euskal kutsua duen edozer gauza delito larria bihurturik, zigortu ahal badute behinik behin, gertu daude hala egiteko-eta.

 


Utzi iruzkina: