InDiOiLaR_SinTeTiKoA

La kulpa de todo la tiene Yoko-Ono

Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora ...


HUHEZINEMA

indioilar_sintetikoa 1456147858516 InDiOiLaR_SinTeTiKoA | 2008-05-13 19:42

Huhezi fakultateko Ikus-entzunezko komunikazioko 4.mailako ikasleak izan dira “Huhezinema” laburmetrai eta dokumentalen jaialdiko lehenengo edizioa martxan jarri dutenak. Baina jaialdia ez da laburmetrai maratoiaren emanaldira mugatu. Joan den aste osoan zehar jardunaldi eta mintegi gehiago antolatu baitituzte. Horietatik nabarmentzekoa, Aizpea Goenagarena “aktoreen zuzendaritzaren gainean”. Maisutasunezko klaseaz gain oso dinamikoa izan zen, bertaratu zirenak ere, oso modu dinamikoak, parte-hartzera gonbidatu baitzituen. Kasting zuzendari baten paperean eta film baterako hautagai den akto...


Poesi gaur, Beñat Sarasolaren eskutik   Huhezik antolatutako Literatur Astearen jardunaldiak antolatu ziren. Bertan, Beñat Sarasola idazle gaztearen bisita izan genuen. Aitzakia? “ Literatura Play Stationaren garaian” lelopean gauzatutako mintegia. Textu honetan daude bilduta bere hitzak:   Poesia ez dago hilik, nahiz eta sektore zabal bat hori esaten saiatzen den. Poesia egiteko modu bat dago hila. Ziurrenik, beste poesia mota bat da etorkizuna. Entretenimenduaren gizartean, balioak aldatu direla ezin da ukatu, eta balioekin arte-diziplina guztiak. Poesia “kursi” lirikoak ez du...


Cámara abierta 2.0. TVE2n gauetan emititzen den telebistako lehen Tele-bloga da. Guk egin dezakegun telebista, herritarren telebista. Saio honek informazioko, sorkuntzako eta komunikazioko plataformatzat erabiltzen du Internet.  XXI.mendeko hizkuntza berria aztertzen du. Komunikatzeko modu berri honek, gure hartu-emanak, gure ideiak eta lanak barreiatzeko modua eraldatu du guztiz. Saioak herritarrek eginiko kazetaritza erakusten du eta eduki informatiboko bideoak, Interneteko alternatibarik interesgarrienak eta blogosferako blogik bisitatuenak biltzen ditu. Mundu birtuala, orain telebi...


Ekonomia solidarioaren, autogestioaren eta kooperatibismoaren jardunaldiak izan genituen Huhezi fakultatean bi egunez, martxoaren 6 eta 7an, Lanki eta Mundukideren eskutik.. Askotarako eman zuen izandako gonbidatu guztiei esker. Hemen doa mintegietan adierazi zenaren ilustrazio esanguratsua:     - José Luis Coraggio: La otra economía. Potencialidades y retos. “ Indigenismotik ikasi behar dugu, Mendebaldeko mundu ekonomikoan”   - Paul Singer: La promoción de la economía solidaria desde el Estado. La experiencia brasileña. “ Ekonomia Solidarioa ez da pobreentzako ekonomia ...


Eraberritu edo hil! Ez dugu gutxitan entzun, eta egungo bizi moduaren maxima hegemonikoa dela dirudi. Askotan, baina, ez da kapritxo soil bat; beharrizana ere izaten da.  Firefox, Interneten nabigatzeko azken oihua da. Azkarra delako, segurua eta, gainera, erabilterraza. Pasahitzak, formularioetako datuak gogoratzen ditu baita, eta oso erraz kudeatu daitezke. Phising-erako(helbide okerren ezabaketa) arriskua minimoa da hasieratik eta garatzaile moduan Explorerrek baino estandarren errespetu hobea eskaintzen du. Horrez gain, nabigatzaileentzat komunitateak prestatu eta estentzioak era...


Huhezik antolazten dituen Komunikaldien barnean Daniel Innerarity Bilbotarraren mintegiaz gozatzeko aukera izan genuen. Doktorea filosofian, iritzi artikuluak idazten ditu hainbat hedabidetan: El País eta Diario Vasco-n, esaterako. Jakintzaren gizartean nola biziraun daitekeen galdera luzatu eta argi izpi batzuk ematen saiatu zen; baita lortu ere. Gaurko komunikatzaile baten esku-orritzat jo daiteke mintegia:   Egungo gizarteko arazo nagusienetako bat pairatzen dugun gehiegizko informazioa da. Gehiegizko informazio horren kudeaketa da, beraz, komunikatzaileen (eta ez komunikatzaileen) ...


Gomendioak

indioilar_sintetikoa 1456147858516 InDiOiLaR_SinTeTiKoA | 2008-05-13 18:45

Gustuko ditudan bost blog zerrendatuko ditut gaur. Euskal blogosfera uste baino aberats eta dibertsoagoa dela frogatzera datozen bost leiho partikular; gora exhibizionismoa!   METROPOLITAN Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko fantasioso eta eroa. Horrelakoa da Literatur gomendioak, poesia eta Andrew Bird, Anthoniy and the Johnsons edota Kerobia bezalako musika talde interesgarriekin uztartzen dituen blog hau. Eta guztia grafismo zaindu batekin enpaketaturik. Eskatu al daiteke gehiago? Bai! Paris munduaren zentro bailitzan ikustea. Hiri ede...


Sautrela bezalako literatur saio baten blogario bat gonbidatutzat izateak, asko esaten du letrek bizi duten garai berrietarako moldaketaren inguruan. Blogeko protagonistak nobela idazleen estatusetik urrutiegi ez daudela frogatzera dator Patxitraperoren kultuzko telebista saio horretako parte hartzea. Ziur aski, baina, ez da letren inguruko saio baten blogez hitz egiten den azkena izango: "blogek zure ingurua begiratzen ikasteko balio dute. Gainera, idazten ari zaren horretan, ahaztu egiten zaizu pixka bat mundua ze desastre dabilen. Toki askotara heltzeko modua ere eskaintze...


Egutegia

indioilar_sintetikoa 1456147858516 InDiOiLaR_SinTeTiKoA | 2008-04-03 15:26

Kalseko ariketa bezala egutegia txertatzen ikasi dugu baina, hainbat proba egin ondoren, ezinezkoa izan zait argitaratzea.


indioilar_sintetikoa 1456147858516

PinkGarliken bloga da hau! Sapore gogorrekoa baina jaki onenetarako ezinbestekoa!