Gomendioak
Gustuko ditudan bost blog zerrendatuko ditut gaur. Euskal blogosfera uste baino aberats eta dibertsoagoa dela frogatzera datozen bost leiho partikular; gora exhibizionismoa!
Donostialdeko gazte literaturzaleen blog bohemio, paristar, idealista, erromantiko fantasioso eta eroa. Horrelakoa da Literatur gomendioak, poesia eta Andrew Bird, Anthoniy and the Johnsons edota Kerobia bezalako musika talde interesgarriekin uztartzen dituen blog hau. Eta guztia grafismo zaindu batekin enpaketaturik. Eskatu al daiteke gehiago? Bai! Paris munduaren zentro bailitzan ikustea. Hiri ederraren maitaleentzako ez dago aitzakia hoberik!
Filosofo kontenplatzailea da bera. Kalakako telebista magazinaren ondotik egin da ezaguna, nahiz eta urte asko daramatzan komunikazioaren alorrean. Bere blogak gori-gorian dauden gai politiko-sozialak ekartzen ditu. Betiere, ohituak gaituen ironia eta sarkasmo puntu horrekin. Inguratzen gaituzten arazo eta bestelako gai serioetaz distantziazko ikuspuntu ironiko bat izateko…
Ez dago liburu bat irakurtzen hasi eta gustuko ez duzula konturatzea baino gauza frustranteagorik. Noski, Beñat Sarasolaren gomendio baten bermearekin bazoaz, agian, baliteke lehen kapitulua bukatzera ez iristea, baina, ziurrenik, bertan behera uzteko aukerak asko murriztuko dira; konfiantzazkotzat jotzen baduzun gomendatzaile “anonimo” hori, behintzat…
Blog bitxi honetan, agian sekula erreparatuko ez zenituen pertsonaia ospetsuen bizitzako zenbait pasarte kurioso kontatzen ditu, oso modu anekdotikoan. Benetan gertatu denaren eta ez denaren muga hori airean geratzen da, detaile guztiz, pertsonaiak berak kontatuko balio bezala iritsarazten baitio irakurleari.
Azkenik, blog hau gomendatzea erabaki dut, politikoki zuzenak ez diren blog asko ez daudelako. Denbora pasa dibertigarria pasa dezake batek hemen kontatzen diren pasarte maltzurrekin. Sarkasmoz beteriko kontuak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: